Hitzaldia Azkoitian

Hizkuntza txikiak, ahaleginak eta zubiak izenburupean hitzaldia egingo dute ekainaren 28an Azkoitian, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta. Hiru hizlari egongo dira:

  • Flor Canche. Yucatan estatutuko (Mexiko) Maya-yucateco-a. Hizkuntzalaria, Ekialdeko Yucataneko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea.
  • Arturo Muyulema. Ekuadorreko kitchwa. Tinkunakuy-ko (Centro de Pensamiento y Culturas Andinas) zuzendaritza kontseiluko kidea.
  • Jon Sarasua. HUHEZIko irakaslea eta Garabideko kidea.

Hitzaldia Azkoitiko Elkargunean izango da, ekainaren 28an, asteartea, 19,00etan.