Hitzaldia: aseguruak eta lan arriskuen prebentzioa

Topaguneak aseguruen inguruko eta lan arriskuen prebentzioa legearen inguruko bi hitzaldi antolatu ditu:

Noiz: Urriaren 6an, osteguna

Non: Matienako Kultur Etxean

Ordua: 9:30etatik 11:30etara aseguruen gaia

              12:00etatik 14:00etara lan arriskuen prebentzioaren gaia

Helburuak:

1.- Aseguruen inguruko hitzaldiaren helburua honakoak argitzea izango da:

– Erantzukizun zibileko aseguru bat zer den eta zer estaltzen duen

– Istripu asegurua zer den eta zer estaltzen duen

– Gureak bezalako elkarteek zein aseguru mota izan behar duten gutxieneko erantzukizunak aseguratuta edukitzeko.

– Zalantzak argitzea eta galderei erantzutea

2.- Lan arriskuen prebentzioaren legearen hitzaldiaren helburua honakoa argitzea izango da:

– Legeak esaten duenaren arabera zeintzuk diren elkarte batek lan arriskuen prebentzioaren eta osasun azterketen inguruan bete beharreko gutxienekoak

– Zelan egin daitekeen lan arriskuen prebentzio plan bat eta ze medio dauden horretarako

– Zalantzak argitzea eta galderei erantzutea

Emaleak:

1.- Aseguruen inguruko hitzaldia: Mikel Lasa aseguru etxeko teknikari bat (gazteleraz izango da)

2.- Lan arriskuen prebentzioaren inguruko hitzaldia: Mutualia mutuako teknikari bat

Izena emateko urriaren 3a baino lehen:

Bidali mezu bat administrazioa@topagunea.com helbidera honako datuekin:

Izena eta bi abizen

Elkartearen izena

Telefono zenbakia

Helbide elektronikoa

Edo deitu 94 621 41 15 telefonora eta galdetu Aitziber Urizarrengatik