Euskaltzaleen Topagunea

Herriko Euskalgintza Janzten sakontze titulurako izen ematea zabalik

Euskaltzaleen Topaguneak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk antolatutako Herrietako euskalgintza janzten sakontze tituluan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30erarte.  Parte hartu nahi duen orok HUHEZI (943.71.41.57 / kulturgintza@mondragon.edu) edo Topagunera (94.621.57.80 / info@topagunea.org) jo ahal izango du eta bertatik helaraziko zaizkio izen-ematerako bete beharrekoak.

Aurkezpenean zehaztu den moduan, teoria eta praktika uztartu nahi ditu Herrietako euskalgintza janzten sakontze ikastaroak eta horretarako, aurrez aurreko saioez gain, tutore mintegiak aurreikusi dira eta lanak ere egin beharko dituzte parte hartzaileek. Gainera, partaide bakoitzak bere ingurune hurbilean baliagarri izango den proiektu bat sortu beharko du formazioaren bukaeran. 

Lau bloketan banatu dira sakontze ikastaroaren edukiak:

              

Herriko euskalgintza janzten I from Ekthuhezi on Vimeo.

Sakontze ikastaroa 2013-2014 ikasturtean egingo da. Bukaerako proiektua 2014ko uztailean edo abenduan aurkeztu ahal izango da.

Esan bezala, formazioaren gaineko informazio gehiago eskuratzeko, HUHEZI edo Topagunera jo daiteke, aurkezpen orrian agertzen diren telefono edo posta helbideen bidez.

Exit mobile version