GORLIZ: AZAROAK 18 eta 19

OLAIA INZIARTE+AFRIKA BIBANG

 

OLAIA INZIARTE 

Olaia Inziarte Nafarroan jaio zen duela 24 urte. 2022an hasi zuen bere ibilbidea bakarlari gisa, “Lehengo lepotikan burua” lanarekin. Sonoritate abanguardistak tradizionalagoekin harilkatzen ditu Olaia bere musikan. Tarteka, teklatu eta koroak ere egiten ditu Chica Sobresalto eta Iker Laurobarekin elkarlanean. Diska horrekin sekulako arrakasta lortu du Olaiak Euskal Herri osoan.

 

 

AFRIKA BIBANG

KE NO FALTE reggae taldean hasi zuen Afrika Bibang algortarrak bere ibilbide musikala 1993an. Ondoren, beste zenbait urte eman zituen ETSAIAK taldearekin lanean. 2004an atera zuen bakarkako bere lehen lana, “Entzun” izenburuarekin. Ordutik, soul musika landuz, “Nomada” eta “Ispiluaren aurrean” diskak atera ditu. Blues eta soul soinuen euskal ordezkaririk ezagunena da AFRIKA.

GORLIZ (BIZKAIA)

 

URIBE KOSTA eskualdean kokatutako herria da GORLIZ eta 6.100 inguru biztanle ditu. Erakargarritasun turistiko handia du Gorlizek, hondartzagatik batik bat. Baina itsasoaz gain baditu beste hainbat paraje interesgarri, ingurune natural ikusgarrian kokatua baitago. Ez alferrik, mendi-ibilbideak edo urarekin lotutako kirolzaleen jomuga da Gorliz. Bestelako bisitariek ere badute zer ikusia kostaldeko herri eder honetan.