Ekainaren 18an Gorbeialdeko Mintzalagun eta Gurasolagunak eguzkia lagun zutela elkartu ziren Izarran, urtean zehar egindako ibilbidea ospatu eta harremanak sendotzeko. Ehun lagun inguruk parte hartu zuten Mintza Egunean.

Goizean goiz hasi ziren ospakizunekin,  10:30etan jolasen eguna abiatuz batzuk eta mendi buelta ederra eginez besteak. 12:30tan batu ziren guztiak denak frontoiko dantzaldian, eta geroago Mintzapoteoa egin zuten Ostuñoraino, han baitzuten Mintza Eguneko bazkarirako hitzordua. Arratsaldea Joxe Mendizabalen Erromeriarekin, euritan dantzan, borobildu zuten.

Egun zoragarria izan zen, bizi-bizia! 

Gora MintzaPoza!!

Probatu ez duenak ez daki zer den hau!!