Getxoko Egizu elkartekoak Mintzatxotxeko bi proben irabazleak!

50 bat Mintzalagunek parte hartu zuten lehiaketan, bakarka zein taldeetan elkarturik. Getxotarrek bi sariak irabazi  eta haietako bat Berako Solaslagun egitasmokoei eman zieten. Mintzalagunen arteko konexio onaren seinale!

700gramoko 6 txuletoi eta sagardo botila zeuden jokoan lehiaketa bakoitzean, eta Euskal Herriko hainbat txokotatik haiek irabazteko lehian 58 lehiakide, sagardotegi gogoz konektatuta: Algorta, Altzo, Bera, Deba, Deustua, Donostia, Getxo, Hondarribia, Iruñea, Lasarte eta Tolosa batu ziren Mintzatxotxean.

Getxoko Egizu elkarteko taldeak

  • Lehen lehiaketan 27 taldek eta bakarkakok parte hartu zuten: Azebarri kultur etxean elkartuak ziren Egizu elkartekoak, eta hango talde batek eraman zuen saria; bigarren geratu zuren Beratarrak, Beralandeta kultur etxetik aritu ziren, taldean haiek ere.
  • Bigarren lehiaketan 17 talde eta bakarkako aritu ziren eta, hara, bigarren saria ere Egizu elkartekoek eraman! Baina lehendabiziko lehiaketan bigarren geratu zirenei eman zieten; Solaslagun egitasmoko Mintzalagunei.

 

Giro ona eta jolasa nagusitu ziren atzokoan eta Mintzalagunen arteko konexio ona. Eskerrak Bagera elkarteko Aitziber Gurutzeagari, San Telmotik zuzenean aurkezle lanak hain fin egitearren!

Zorionak saridunei, gozatu dezatela txuleta eta sagardoaz eta ea datorren urtean Sagardotegian elkarrekin txotx egiterik dugun!