“ERABILERAREN AROARI” hasiera ematea onartu du Euskaltzaleen Topagunearen 3.kongresuak

2021eko maiatzean onartu zuen Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaritzak erakundearen lehen berdintasun plana. Plan honetan jasotzen dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa erakundean txertatzeko datozen hiru urteetan hartuko diren neurriak.  Jadanik hainbat ekintza gauzatu ditugu:

Emakumezkoen formazioa

EMAGINen eskutik jaso genuen formazioa ekainaren 16an lantaldeko emakumeek. Lau orduko saioa izan zen. Landutako gaiak honakoak izan ziren: sexu-genero sistema eta indarkeria, ahalduntzea eta lidergoa eta bileretan modu horizontalean parte hartzeko baliabideak.

Gizonezkoen formazioa

GIZONDUZen eskutik jaso zuten formazioa ekainaren 23an lantaldeko gizonezkoek. Lau orduko saioa izan zen.

Berdintasuna, maskulinitateak eta emakumeen ahalduntze prozesuak izan ziren landutako gaiak. 

Aurrera begira zer? Erronkak.

Lantaldeko kideen formazioaren jarraipena.

Topagunearen baitako egitasmo ezberdinen genero-diagnostikoa egitea.

Berdintasun planaren jarraipena eta ebaluazioa, … 

· GENERO LANTALDEA ·

Genero berdintasun plangintzaren arduraduna.

Goiatz Urquijo Castañares

Eraso sexistei aurre egiteko protokoloaren arduraduna.

Maite Agirre Ena

Genero lan taldeko kidea. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria.

Jasone Mendizabal Altuna

Genero lan taldeko kidea.

Johana Olabarria Ugarte

Genero lan taldeko kidea.

Mikel Ozaita Azpirotz