Gasteizen egingo da Euskaltzaleen Topagunearen Batzar Nagusia apirilaren 5ean

Urteko Batzar Nagusia Gasteizen egingo da aurten, apirilaren 5ean. Azken urteotan Durangaldean egin bada ere, aurten Araban egitea erabaki da, besteak beste, egun horretan bertan EHEk Euskaraz Bizi Eguna ospatzen duelako.

Batzarra Montehermoso jauregian egingo da, goizeko 10,30ean. Laster bidaliko zaizkie batzarraren gainontzeko xehetasunak bazkide guztiei.

Bestetik, aste honetan bertan amaituko dira martxoaren 6an Andoainen abiatutako Kudeaketa Planaren aurkezpenak. Ondoko hitzorduak daude hurrengo egunetan:

  • Astelehenean, martxoaren 10ean, Bilbon
  • Asteartean, martxoaren 11an, Atarrabian
  • Asteazkenean, martxoaren 12an, Arrasaten
  • Ostegunean, martxoaren 13an, Laudion

Kudeaketa Planari ekarpenak egiteko martxoaren 18rarteko epea dago.