Garenaz eta egiten dugunaren kontzientziaz

Ikastaroa Garaialde LizeoanFormaziorako aukera baten berri duzu hemen, Garena eta egiten dugunaren kontzientziaz ikastaroa. HUHEZIko Sorguneak Ikertegiak bereziki euskaldunon elkarteko kide garenontzako sortutako saioa da.

Garena eta egiten dugunaren kontzientziaz ikastaroa esakintzen dugun hirugarren aldia da hau. Dagoeneko formazioa jaso izan dugunok parte hartzea gomendatzen dugu. Zergatik?

…pilak kargatzeko balio duelako

…garenaz (ber)pentsatzeko aukera dugulako

….egiten dugunaren gainean pentsatzeko balio digulako

…egin dezakegunaz pentsarazten digulako

…soziolinguistikari buruzko oinarrizko edukiak berriro lantzen ditugulako

…mugimendu(ago) izateko pistak ikus ditzakegulako

Udaberri honetan formazioa jaso dezazun hainbat aukera irudikatu ditugu. Saioari buruzko informazio guztia hemen.

Animatu parte hartzera, mereziko du eta!