Kultura eta Aisialdia batzen dituen hitz jokoa da gure izena.

2021ean sortutako euskara garatzeko helburua duten Euskal Herriko Aisialdi Elkarteen Elkartea da gurea, eta, besteak beste, sektorea artikulatzeko jaio gara. Horren lekuko, egun 16 elkartek osatzen dugu sarea.

Herriz herriko lana oinarri izanda, elkarrekin saretuz, nazio mailako aisialdi proiektu hezitzaile, berritzaile eta euskaldun bat garatzea da gure helburua. Horretarako, esku hartze eta proiektuak diseinatzea eta hedatzea, formazioan eragitea eta aisialdiari berrikuntza eranstea dira gure funtzioak.

Elkarte

Herri

Udaleku

Abentura

· LAN-ARLOAK·

Aisialdi hezitzaile eta euskaldun bat eskaintzeko, formazioa gakoa dela uste dugu. Horregatik, bazkideekin eta bazkideentzako formazioa eskaintzen dugu Kukulaisin. Ikusi zer egiten dugun!

Gure helburua aisialdi euskalduna eta hezitzailea hedatzeko proiektuak sortzea eta hedatzea da. Ezagutu zertan gabiltzan!

Aisialdiaren bidez benetan eragin ahal izateko, lehenik eta behin ingurua ondo ezagutu eta errealitatea ikertzea beharrezkoa da gure ustez. Hemen aurkituko duzu gure ingurunearen diagnosia!

· PROIEKTUAK ·

DEUSTUN ETA SAN INAZION KIROLA ETA EUSKARA UZTARTZEKO PROIEKTUA AURKEZTU DUGU.

Deustun eta San Inazion kirola eta euskara uztartzen dituen proiektua aurkeztu du Kukulaisi Aisialdirako Topaguneak Kirol(h)ariak lan-lerroaren baitan. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak babestutako proiektu pilotu berritzailea da, eta eskola kirolean eta kirol klubetan jarriko da martxan.

Helburu nagusia, euskarazko ahozkotasuna modu ludiko eta natural batean lantzea da. Horretarako, 4 ikastetxe publikorekin eta 5 kirol klubekin egingo da lan.

 

GAZTEEKIN AISIALDIA LANTZEKO PROZESU PARTE-HARTZAILEA

Herrietako gazteen euskarazko aisialdia garatzeko eta hobetzeko parte-hartze prozesu bat da Ahozgora. Izan ere, egun, gero eta egituratuago dagoen aisialdi eredu bat dugu: ikastaroak, kirol-talde federatuak, eskolaz kanpoko ekintza gidatuak… aisialdia zukutzen dugu, eta hamaika aukera daude aisialdiaz gozatzeko. Alabaina, haur eta gazteen kasuan, maiz, nork erabakitzen du nolakoa izango den eskaintza hori? Nork daki zer den benetan gazteek eskatzen dutena?

Gazteen gozamena erdigunean jarri nahi badugu, gazteak erabakitzeko ahalmena duten subjektu aktibo bezala onartu behar ditugu. Gainera, haiek aintzat hartzeak eta beren bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko ahalmena emateak hamaika onura dakartza:

Autonomia garatzea, parte-hartzen ikastea, autoestimua hobetzea, etab.

Hori horrela, norabide horretan funtzionatzeko pausotxo bat da prozesu honek proposatzen duena: herriko aisialdiaren diagnostiko bat egitea eta egun dagoen eskaintzaren azterketa eta hobekuntza lantzea.

Hasierako pausua da, baina bertatik egiteko beste modu bat sor daitekeela argi dugu:

Bestelako politikak (administrazio-mailan, baina baita herrigintza-mailan ere) aurrera eramateko aukera ematen duela uste dugu, kogobernantzan oinarritukoak eta herriaren ahotsaren ordezkaritza zintzoagoa izango dutenak.

· KIDEAK·

· ALBISTEAK ·

KUKULAISI

Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.

Zearkale Kalea 36,
8. solairua, 6.bulegoa
48260 Ermua