Hizkuntza mentoretza

{« dynamic »:true, »content »: »post_categories », »settings »:{« before »: » », »after »: » », »link_to_term_page »: »on », »separator »: » | « , »category_type »: »project_category »}}
{« dynamic »:true, »content »: »post_excerpt », »settings »:{« before »: » », »after »: » », »words »: » », »read_more_label »: » »}}

· AURKEZPENA ·

Mentoretza haur eta gaztetxoei, berauen gaitasunak garatzen laguntzeko ibilbide luzea duen eta emaitza positiboak izan dituen estrategia bat da. Bortzirietan hizkuntza mentoretza proiektu berri bat jarriko da martxan, euskara errefortzua behar duten haurren euskararen erabilera sustatzea eta euskararekiko motibazioan eragitea helburu duena.

· ZERTARAKO·

Mentorearen eta haurraren arteko konfiantzazko eta lagun arteko harremanak bilatzea izango da helburu eta komunikazio hizkuntza euskara izango da.

· NOLA·

Mentoreak, haur hauei laguntza, aholkua, laguntasuna eta errefortzu positiboa emango diete, proiektuan parte hartuko duten beste eragileen laguntzaz (ikastetxeak, Euskara mankomunitatea eta Topagunea). Mentore bakoitza haur batekin egonen da, bikoteak eginez. Bikote bakoitza astean behin bilduko da ordu eta erdiz, elkarrekin erabakitako aisialdi ekintza ezberdinak egiteko. Astean zehar edo asteburuetan izan daiteke, haur eta gazteen aukeren arabera zehaztuko da ordutegia eta asteko eguna.

Antolatzailea