Zure herrian euskara gehiago erabiltzea baduzu hasi Mintzapraktikan!

Astean ordu bete eskainita, euskaraz aritu nahi dutenei praktikatzeko aukera emango diezu eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin eragingo duzu.

Joan zen irailean egin zuten Mintzalagunek MintzaPoza praktikatzeko lehen proposamena eta 2022a hasi orduko luzatu dute berriz Mintzapozaren betaurrekoak jazteko gonbidapena. Beti baita momentu ona Mintzapoza praktikatzeko.

Mintzalagun taldeak arrakastatsuak dira, astean ordu betez lagun giroan euskaraz aritzen dira. Eta arrakasta horretarako ezinbestekoa da euskaltzaleon parte hartzea. euskara gehiago erabili nahi dutenei ordu bete hori eskaintzea. Astean ordu betez Mintzapraktikan parte hartuz, euskaraz hitz egiteko aukerak sortzen lagundu dezakezu, euskaraz aritu nahi dutenei praktikatzeko aukerak zabaltzen dizkiezu. Zure herriko euskararen erabileran eragin nahi aduzu? Jantzi Mintzapozaren betaurrekoak eta eman izena Mintzapraktika egitasmoetan!

Mintza Eguna Hendaian

Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu nahi dugu MintzaPoza praktikatzeko deia eta jadanik hasiak gara 2022ko Mintzalagunon egun handia antolatzen. Aurtengo Mintza Eguna Hendaian izango da!