Zubideiak: Euskaraz, aniztasunaz eta bizikidetzaz elkarrizketa zintzoa

Maiatzaren 7an euskara modu ezberdinean bizi duten 90 pertsona elkartu ziren UPV/EHUren Leioako Campusean.
Zelan lagundu dezake euskarak, hemen, Euskal Herri anitz honetan, bizikidetza indartzen?” Galdera nagusi hori izan zen Gune Irekiaren abiapuntua. Ez zen hitzaldirik egon, ez zen galderari erantzungo zion aditurik izan, bertan bildutakoen artean osotu zuten eguneko agenda.

Kalitatezko elkarrizketa

Deigarria izan zen guzti-guztiek izan zuten jarrera aktiboa; zelan denek planteatu zuten gai bana gerora, talde txikitan bilduta lantzeko. Izan ere, horixe da Gune Ireki baten funtsa.
Horrekin batera, beste helburu bat ere bete zuen Zubideiakek, aniztasunaren ikuspegitik: parte hartzaileen %30a baino gehiago izan zen ez euskalduna.

Horrela izan zen. 60 gaitik gora irten ziren, 23 gaietan uztartuta, 23 taldetan partekatu zirenak: “Lortu dugu”, “cómo hacer que los inmigrantes sean parte del mundo laboral en euskera?” “Familia, euskara eta eskola”, “Euskararen aurkako zurrumurruen aurrean erantzuteko ideiak”…zubideiak

Ideien arteko zubiak

Denetariko elkarrizketak eman ziren; denak zintzoak, zuzenak, sakonak. Hamaika ikuspegi adierazi entzun eta adierazi ziren taldeetan, jendeak gogoz eta zentratuta heldu baitzion hasieratik gizarte elkarrizketari. Hona hemen, egun amaieran jasotako zenbait iritzi:

“Ha habido un buen colectivo de inmigrantes, me ha gustado muchísimo »
“La importancia de compartir, escuchar y ver otros puntos de vista »
« Tratemos de estar a favor de ,la reivindicación del euskera » Norma.
« Hoy la diversidad se ha hecho realidad a través del euskera »
« Nik uste baino sakonagoa izan da »
« Hitzak eta ekintzak bat eginda ikusi ditut »
« Espero dut hemendik aurrera halako mugimenduak sortzea »
« Modan dauden berba horiei -bizikidetza, aniztasuna- zentzua ikusi diet »
« Nekartzan iritzi batzuk mugitu dira hemen elkarrekin egon ostean »

 

Hemendik aurrera zer?

Zubideiakek hemendik aurrera lantzeko moduko ideiak eta proposamenak ekarri zituen. Denak daude hemen eskuragarri duzuen txostenean. Taldeetan izan ziren elkarrizketa guztien aktei eta 66 ekintza proposamei gainbegiratu bat emateak merezi du; gure elkarte eta erakundeetan lantzeko moduko zenbait gai daude jasota.
zubideiak