Zergatik ez? lan taldea martxan

 

Zergatik ez? euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerren  bitartez euskararekiko jarrera baikorrak sustatu nahi ditugu, hiztun aktiboagoak bihurtu nahi ditugu tailerreko partehartzaileak. Funtsean tailerra galdera baten bueltan antolatu da: eta hau, euskaraz, zergatik ez? Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkunzta gisa? Zergatik ez hautatu euskara lehengo berba gisa? Bi ordu eta erdiko iraupena duen saioan, hainbat gai lantzen dira: hizkuntza aniztasuna, legezko markoa, hizkuntza ukipena eta galtze prozesuak, euskararen gaineko datuak, erabiltzeko zailtasunen identifikazioa, eta erabilera gehitzeko proposamena ere egiten da. Tailerraren zabalkundea Euskal Herri osoan modu eraginkorrean egin ahal izateko, Topaguneak bazkideekin elkarlanean 13 euskara elkartetako 40 trebatzaile jarri ditu martxan. 

Zergatik ez? lan taldea martxan

 

 

Ondokoak dira proiektu honekin elkarlanean ari diren elkarteak: AED eta Txatxilipurdi (Arrasate), Bagera (Donostia), Berbaro (Durango), Bizarra Lepoan (Algorta-Getxo), Elgoibarko Izarra, Irun Iruten, Jardun (Bergara), Karrikaluze (Atarrabia), Loramendi (Aretxabaleta), Pilpilean (Soraluze) eta Zuhatza (Deba).

 

informazio + sonia@topagunea.org