Zurekin euskaraz egin nahi dugu!

Zabalik da jadanik 2022/2023 ikasturterako Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea. Urtez urte ari da zabaltzen Mintzalagunen sarea Euskal Herrian, urtez urte gehiago dira elkarrekin praktikatuz euskaraz aritzeko espazio eta guneak irabazten ari diren lagunak. Ezagutzen al duzu Mintzapraktika? Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Euskaraz praktikatu nahi duzu baina ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? 

Asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek  Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. 

Euskaltzalea zara eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu?

Euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan.

Ezagutzen al duzu Mintzalagunon mundua?

Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute,  hizkuntza hautuetan eraginez.

Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira, herriz-herri, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak irabazten. 

Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. 

Satisfakzio handia ematen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! 

7000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan.

Astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak).

Ezagutu Mintzalagunon mundua eta praktikatu gurekin. 

Izen ematea zabalik

Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea.
Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, ezagutu itzazu hemen!  

Mintzapraktikan hasi nahi izanez gero zure hurbileko euskara elkartera jotzea duzu aukerarik onena.
Hemen aurkituko duzu etxetik hurbilen duzun euskara elkartea.