XVII Laburbiran izena emateko epea zabalik

Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri.

Halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Duela hiru urtetatik edozein sortzailek bidali ahal digu bere lana, Laburbirarako aukeraketan parte hartzeko. Urte osoan zehar jasotzen ditugu jendeak bidalitako lanak eta abendua-urtarrila inguruan egiten da film horien guztien arteko aukeraketa; hortik ateratzen dira zirkuituaren bidez zabaldu eta erakutsiko diren

XVII. edizioa beteko du 2020an Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea.

 

Abenduaren 13ra arte epea zabalik 

Sortzailea bazara eta zure lana aurkeztu nahi baduzu parte-hartzeko biderik errazena online bidezko fitxategia betetzea da abenduaren 13a baino arinago. Parte-hartzeko baldintzak ikus dfitzakezu HEMEN. 

Udal eta elkarteek ere aukera daukazue zirkuitu ibiltari hau zuon herri eta hirietan antolatzeko martxoaren 9tik eta apirilaren 8ra. Izen-ematea zabalik dago urtarrilaren 31ra arte. Ikusi baldintzakHEMEN