Udazkeneko Kultur Errotan izena emateko epea zabalik

Euskaltzaleen Topagunearen Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 17. edizioaren bigarren eskaintza, irailetik abendura bitartekoa, martxan jarri du. Elkarte bazkideok ekainaren 3tik 25era bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:

  • IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.Kultur errota
  • IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 140 kulturgile eta 172 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa (28 aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, 
  • ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.
  • ESKAERA ORRIA. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.

DOKUMENTUAK:

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)