Udarako irakurgaiak

Udako oporrak hurbil direla eta, hona zenbait proposamen eta gomendio uda honetan irakurtzeko. Bestelako proposamenik egin nahi izanez gero, ondoko helbidera helarazi: info@topagunea.org

 

gozadaitekegehiagoGoza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia (Karmelo Ayesta; Utriusque Vasconiae; 2014)

Karmelo Ayestak idatzitako liburua da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluan egindako hausnarketatik abiatuta, euskaldun modura egindako ibilbidea kontatzen du; bide horretan izandako zailtasunak eta jarritako erronkak nola gainditu dituen kontatzen du liburuan egileak. Euskararen erabilerari buruzko hausnarketa da, bizipenean oinarritua eta adibide askorekin hornitua.

Informazio gehiago

 

 

hiztunpolisaHiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak (Jon Sarasua; Pamiela; 2013)

Euskararen eta euskal hiztun komunikabidearen norabideaz egindako hausnarketa sakona. Bi galdera nagusiri erantzuten die egileak liburuan: Nola goaz? Nora goaz? Euskalgintzaren azken urteetako irakurraldia eta etorkizunerako norabidearen gainean kezka duen orok irakurri beharreko hausnarketa.

Informazio gehiago

 

 

 

haurrenhiriaHaurren hiria (Francesco Tonucci; Itzulpena: Maider Elkoro; Txatxilipurdi; 2013)

Txatxilipurdi elkarteak euskarara ekarritako liburua. Lorea Agirrek euskarazko edizioari eginiko sarreran hala dio: “Kotxeak edonon daudelarik,espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik joateko autonomia berreskura dezaten, kalea elkartrukerako izan dadin…
Euskarara ekarri dugu Francesco TONUCCI, komunitatearen biziberritzeak eta bestelako komunitate baten aldarriak hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten duelakoan.”

Francesco Tonucci psikologia ikerlaria da, marrazkilaria FRATO ezizenez izenpetzen duena, pentsalaria, eta, ezagun egin da batez ere, 1991. urtean bere jaioterrian, Fano herrian (Italia) Udalarekin batera “Haurren hiria” egitasmoa martxan jarri zuenetik. Harrez gero, Italiako ehun herritan jarri zen martxan egitasmoa eta ekarpen handiak egin ditu Argentinan, Mexikon, Kolonbian, Perun, Katalunian eta abarren.

Informazio gehiago

 

 

 

madeingalizaMade in galiza (Sechu Sende; Itzulpena: Txerra Rodrigez; Txalaparta; 2012)

Ipuin liburua da, galizieraren egoera abiapuntu modura duena eta kontakizun laburren bidez galiziera-hiztunek bizi dituzten hainbat egoera azaltzen dituena. Euskal hiztunontzat ere ezagunak izaten dira sarri bertan azaltzen diren hainbat egoera eta, horregatik, erraz irakurtzen den liburua da euskarara Txerra Rodrigezek ekarritako Made in galiza hau.

Informazio gehiago

 

 

 

 

euskararenkatehautsiak

Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria (Dabid Anaut; Euskal Memoria fundazioa; 2013)

Euskarak jasan duen jazarpenaren historia bildu du Dabid Anautek Euskal Memoria fundazioarentzat egindako lan mardulean. Liburuaren bigarren zatian, berriz, hizkuntzaren berreskurapenaren historia jaso du egileak.

Informazio gehiago

 

 

 

Reclaimming Basque: Language, Nation and Cultural Activism  (Jacqueline Urla, 2012)

(Txerra Rodrigez-en gomendioa) Jacquelin Urlak idatzi du Reclaiming basque izeneko liburu hau. Euskararen aldeko aktibismoa aztertu du ikuspuntu antropologiko batetik. Eta zentzu batean, kanpo zein barne begiradarekin hornitua (eta ez da gutxi).

(Jarraitu irakurtzen, Garaigoikoa blogean)

 

 

 

 

euskarajendea_dvdEuskara Jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza (Ibaizabal-Mendebalde, Zenbat gara; 2013)

Azkenik, dokumental-sorta bat, JC Etxegoien “Xamar”ek 2006 urtean argitaratutako izenburu bereko liburua abiapuntutzat hartuta Ibaizabal Mendebalde kultur elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak sortu dutena eta DVDan eskuragai dagoena. 40-50 minutuko sei atalek osatzen dute sorta eta euskararen zein bere herriaren historiaren berri ematen dute modu dibulgatiboan.

Informazio gehiago