2016an Tosta proiektua gauzatu genuen Donostia 2016 eta Europako Atlantikoko bestelako sei hizkuntza gutxiturekin elkarlanean. Galiziera, irlandera, eskoziar gaelikoa, kornubiera, galesera, frisiera eta euskara elkartu genituen eta, bizitako esperientzietan oinarrituta, hizkuntza irizpideen gida eta dokumentala osatu ditugu Tostako bazkideok. Gaur aurkeztuko ditugu bi lanak, Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.
« Tosta » dokumentala, berriz, ekimenak Atlantikoan barrena egin duen bidaiaren kronika da. Jorge Fernandez Mayoral zuzendariaren lanak Tostako hizkuntza-komunitateen errealitatea islatzen du, euskarazko azpidatziekin emango da eta ordu beteko iraupena dauka.
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a.