Puntako profesionalak TOKIKOM Jardunaldietan, euskarazko toki komunikabideen erronkak identifikatzeko

ARKO Jardunaldien 25. urteurrena, eta TOKIKOMen sorreraren bosgarrena ospatzeko, TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneak TOKIKOM Jardunaldiak antolatu ditu.

tokikom_jardunaldiak_300x250_2Jardunaldiak azaroaren 14an izango dira, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, eta euskarazko toki komunikabideen iragana, oraina eta geroa aztertzea dute helburu nagusitzat. Goizeko 9:00etan hasi eta 15:00ak arte iraungo dute.

Jardunaldiak bi zati izango dituzte: lehenengoan, errepaso sakon bat egingo zaio toki komunikabideek orain arte euskararen transmisioan jokatu duten paperari. Horretarako, Jon Sarasua eta Kike Amonarriz arituko dira elkarrekin solasean, aurretik planteatutako hainbat galderaren inguruan.

 

TOKIKOM Sariak

Jarraian, toki komunikabideetan azken urtean egindako portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena sarituko dituzte, TOKIKOM Sarien banaketa ekitaldian. Sarien lehen edizio honetan, 104 proposamen aurkeztu dituzte Euskal Herri osoko toki komunikabideek

Gainera, Associació Catalana de Premsa Comarcal elkarteko presidenteak, Francesc Fàbregas-ek, 35 urte bete berri dituen elkartearen berri emango du.

 

Puntako profesionalen hitzaldiak

Atsedenaldiaren ostean, aurkezpen praktikoak egongo dira, sektoreko puntako profesionalen eskutik. Aurkezpen hauek simultaneoak izango dira, hiru gairen inguruan bilduta. Aurkezpen hauen helburua toki komunikabideen erronkak identifikatu eta datozen urteotako lana zentratzea da:

 

Marketina:

  • Ekonomia zirkularra edo baliabideen erabilera efizientea. Produktu ukigarrien esperientziatik edukiak bezalako produktu ukiezinen inguruko hausnarketara.
    Oihana Blanco (Innobasque).
  • Egitasmoak finantzatzeko aukera on bat. Igor Etxeberria (Bera-Bera kirol kluba). Joxema Irigoien (Ttipi-ttapa aldizkaria).
  • TOKIKOM Kanal Digitala: euskarazko online publizitaterako sarerik zabalena(*).
    Xavier Jimenez (Onlymediaweb).
  • Trafiko mugikorra monetizatzeko estrategiak(*). Jordi Bernet (Beleader).

 

Edukiak:

  • El Vallenc: 120 orriko tokiko astekaria(*). Francesc Fàbregas (El Vallenc).
  • Argazkien erabilpena prentsan, legearen ikuspegitik(*). Jorge Campanillas.
  • Kazetaria eta erredakzio taldea informazio multimediaren aroan(*). Ramón Salaverría. UNAV.
  • Datu-kazetaritza eta erakundeen gardentasuna toki komunikabideen testuinguruan(*). Eli Vivas (Hacks Hackers Barcelona).

 

Teknologia

  • Gurenews: edukien etiketatze automatikoa TOKIKOM Plataforman.
    Ander García (VicomTech-IK4).
  • Analitikak eta bilatzaileetako posizionamendua toki komunikabideen testuinguruan(*).
    Guillermo Villaroig (Overalia).
  • Produktu eta zerbitzu berrien diseinua hibridazioaren bidez.
    Eneko Bidegain (HUHEZI).

tokikom_jardunaldiak_luzea

 

Informazio zehatzagoa jaso zein izena emateko, interesatuek http://tokikom.eus/jardunaldiak webgunera jo dezakete. Izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta azaroaren 9an itxiko da.

 

TOKIKOM Jardunaldiak TOKIKOMek antolatu ditu, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI Fakultatearen laguntzaz, eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia zein Arrasateko Udalaren babesarekin.