Mintzapraktikarako barnetegia Etxalarren

“Euskaraz Bizi gure ARTEan” mintzapraktikarako barnetegia antolatu dute Etxalarko Mokorreko Bordan, maiatzak 13-15 astebururako. Bi gau pentsio osoan, ekimena barne 150 eurotan.

Euskara maila guztietarako eta adin guztietako pertsonak dira ongietorriak, elkar erlazionatu eta komunikatzeko aukera emango duen barnetegi honetan. Antolatzaileen esanetan, “gure sustraietan sakontzeko asmoz, gure burua hobeto ezagutzeko denbora hartuta, gure lurra eta izanaren bideak jorratu eta birsortzeko nahia daukagu, naturarekin bat eginda”. Garrantzitsuena ongi pasatzeko eta elkar mintzatzeko gogotsu egotea da.

Mintzalagun gidariak honakoak izango dira:

  • Jone Arrospide Eizagirre: pertsonen sukaldari eta alkimistsa, chikunerea, dantzari, kontu-kontalari eta ameslaria. Talde dinamizatzailea.
  • Oihana Lopez Castro: gorputz arteterapeuta eta artisaua, kantuzale, saltsera eta dantzari fina; osasun kolektiboaren sustatzaile.

 

Aportazioa: bi gau pentsio osoan eta ekimena barne: 150 euro.

Izen-emateak eta informazio gehiago:

 

Mintzatu, ikasi eta ondo pasa!