MintzaPoza Iruñean

Urriaren 23an Iruñean MintzaPoza zabalduz aritu ziren Hendaia, Hondarribia, Irun, Bortziriak, Malerreka eta Iruñeko mintzalagunak. Elkarrekin egun pasa ederra egin zuten,  ikasturte berria behar den moduan hasteko, lehen ekintza osagarria burutuz. Entzun dugunez, egunak askorako eman zuen: hiriburuan zehar bisita gidatua, poteoa alde zaharrean, bazkari oparoa, Kondestableko margo erakusketara bisita zinez berezia eta, nola ez, MintzaPoza tonbola!

Eguna nola joan zen, argazki eta guzti, Solaslagunek kontatu digute, beraien blogean ipinitako kronikan. Hemen ikusi dezakezue.