Manifestaziorako deia egin dute Nafarroako euskaltzaleek

Nafarroako hainbat euskaltzalek martxoaren 22an Iruñean egingo den manifestaziorako deia egin dute. Nafarroan euskaraz bizitzeko hautua egin duten euskaldunek pairatu behar dituzten oztopoak gero eta handiagoak direla salatuz, agerraldia egitea erabaki dute lurraldeko hainbat euskaltzalek. Horretarako, ondoko manifestua kaleratu dute:

 

Euskaraz bizirik, Nafarroako Gobernuaren erasoen gainetik

Emartxoak22_kartelauskaraz bizi nahi dugunok hemen, Nafarroan, gero eta oztopo gehiago dugu Nafarroako Gobernuaren aldetik. Euskaraz ari garenok arrotz gisa tratatzen gaitu gobernuak, eta desagerrarazi nahi gaitu, gure lurretik bota.  Ahaztu dute, nonbait, euskara dela “Lingua Navarrorum”.

Nafarroako Gobernuak euskarari dion amorrua argi ikusten da honetan eta hartan, behin eta berriz, hartzen dituen erabakietan, egiten dituen adierazpenetan eta bere hizkuntza politikan. Adibide gisa, hor dugu bidegabekeria zerrenda luzea: euskarazko irakaskuntza zabaltzearen kontra Euskararen Legeak ezartzen duen zonifikazioa erabiltzea, D eredua kakazteko ahaleginak (Guardia Zibilaren sasitxostena), elkarbizitzaren aitzakian D ereduko ikastetxeen funtzionamendua erdaldundu nahia, Nafarroan ETB sare digitalean ikusteko debekua eta isunak (haurrak euskarazko marrazki bizidunik gabe erdaraz biziarazteko), Euskalerria irratiari lizentziarik ez emateko trikimailu lotsagarriak, herrietako euskarazko komunikabideak diru-laguntzarik gabe uztea, udalerrietako euskara zerbitzuak bezala, euskal eremuko udalerrietan hainbat euskaraz jasotzea galaraztea (liburutegietan, osasun-etxeetan euskaraz ez dakiten langileak jarrita), herriak sortutako euskaltegiak itotzea diru-laguntzarik gabe uztea,…

Indarrean dagoen Euskararen Lege eskasak ezartzen duena bera ere ez du betetzen hainbat arlotan, eta lege horren hainbat atal murriztu egin ditu, egin daitekeen garapenik kaltegarriena eginda.

Honen guztiaren aurrean, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika itxuragabe hau tinko eta ozen salatzen dugu; euskaldunok hemen gaudela erakutsi nahi dugu , eta eraso zerrenda amaigabeari bukaera emateko eskatzen diogu Gobernuari. Halaber, euskararen aldeko benetako hizkuntza politika eraginkorra aldarrikatzen dugu. Horrelako hizkuntza politika zuzen batek ekarriko baitu hizkuntza normalizazioa, eta horrek bermatuko du euskaldunon euskaraz bizitzeko nahia. Nafarroa luze-zabal guztian euskaraz bizitzeko gero eta indartsuagoa den nahi hau.

Azkenik, dei egin nahi dizuegu zuetako bakoitzari eta euskal komunitate osoari dinamika sozial indartsua abian jartzera,  euskaraz bizitzeko behar diren pausoak emanez. Pertsonak izanen gara aldaketaren gakoa: euskara erabiliz bizitzaren arlo guztietan, espazioak euskaldunduz, euskara ikasiz, euskaldun bezala harro agertuz. Nonahi eta noiznahi, euskaraz!

 

Manifestazioa martxoaren 22an Iruñeako Antoniuttitik abiatuko da, arratsaldeko 5,30ean. Era berean, atxikimenduak biltzeari ekin diote antolatzaileek eta euskaldunok.m22@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute horretarako.

m22deialdia_argazkiaManifestazioaren deitzaileen artean ondorengoak daude: Garbiñe Petriati Ijurra (Hizkuntz Eskubideen Behatokia), Oskar Zapata (Euskaltzaleen Topagunea), Urko Aristi Urdanpilleta (Kazetaria, Tokikomeko lehendakaria), Sagrario Aleman Astitz (IKA), Begoña Martinez (Garean Euskara Elkartearen lehendakaria), Silvia Alonso Forcada (Karrikiri), Garikoitz Torregrosa (Sortzen), Paul Bilbao Sarria (Kontseilua), Helios Del Santo Gomez (AEK), Nestor Esteban Scaloni (EHE), Maren Belastegi Guridi (UEMA, lehendakaria), Peio Mariñelarena (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Aiora Epelde (Sortzen), Dabid Anaut Peña (Euskara teknikaria), Juan Kruz Lakasta (Euskalerria Irratiko kazetaria), Asier Biurrun Ajuria (AEK), Xabier Epalza (Euskara Kultur Elkargoa), Nekane Otamendi Artola (IKA), Ione Urrutia (NIZEko kidea), Patxi Huarte Larraburu/Zaldieroa (Marrazkilaria), Gurutze Maritorena Zubieta (Hizkuntz Eskubideen Behatokia), Roldan Jimeno Aranguren (NUPeko irakaslea), Izaskun Iriarte Etxeberria (Euskara teknikaria), Iñaki Lasa Ustariz (Kontseilua), Alizia Iribarren Andueza (AEK), Eneka Maiz (UEMA), Joxerra Olano Etxabe (IKA), Unai Arellano Lakabe (Nafarroako Ikastolen Elkartea), Koldo Colomo (Euskara teknikaria), Julio Soto Ezkurdia (Bertsolaria), Joseba Otano Villanueva (Admnistrazioan Euskaraz), Maite Aldaz (Sakanako Mankomunitatea), Ima Zestau (Euskara teknikaria), Maite Inda Aizpun (Kontseilua), Aingeru Epaltza (Idazlea), Elvira Lizeaga Urdanpilleta (Euskara teknikaria), Andres Iñigo Ariztia (Helduen irakasle izana), Alfredo Dufur (Lizarraldeko eta Izarbeibarreko mintzakide dinamizatzailea), Juan Javier Iturralde Maiezterra (Euskaltzalea), Gorka Iriarte Lezaun (EHE), Angel Erro (idazlea), Santi Leone (Euskara irakaslea), Jon Abril Olaetxea (UEMA), Edurne Arrizibita Perez (Hizkuntz Eskubideen Behatokia), Ana Mindeguia Ilarregi (euskara teknikaria), Igor Astibia Teiletxea (Kontseilua), Arantza Haranburu Karrera (Hizkuntz Eskubideen Behatokia), Irune Diaz Lopez (IKA), Arantza Goienaga Garro (AEK), Maider Sukunza (euskara teknikaria), Aszen Argandoña Martinez (IKA), Josu Jimenez Maia (Idazlea), Josu Mujika Ezkurra (IKA), Aitor Karasatorre (Sakanako Mankomunitateko lehendakaria), Oihane Jordana Mosen (AEK), Ana Errondosoro (Euskara teknikaria), Jon Elizetxe Bidegarai (Euskaltzalea), Maitane Maritorena Azkarate (Baztango Udakeko euskara zinegotzia), Miren Beitia Goiburu (IKA), Patxi Erdozain (Sasoia), Pili Yoldi (Kazetaria), Patxo Abarzuza (Liburu saltzailea/ELKAR), Idoia Zabaltza Garate (Euskara teknikaria), Jabi Tejedor Bengoetxea (AEK), Felix Altzelai Iriarte (Euskaltzalea), Josu Asurmendi Senosiain (IKA), Amagoia Susperregi (euskaltzalea), Jaime Iturria Mitxelena (Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakaria), Aitziber Garralda Gastesi (IKA), Mikel Vilches (Zaldiko Maldiko Elkarteko kidea), Xabier Gartzia Castell (AEK), Kirio Gastearena Garcia (Atarrabiako alkatea), Helena Xurio Arburua (Euskaltzalea/Turismo teknikaria. Zugarramurdi), Ana Mª Garcia Munarriz (AEK), Mikel Arregi Perez (Euskara teknikaria), Pello Argiñarena (Euskalerria Irratiko kazetaria), Jaione Amilibia Gallego (AEK), Errapel Txokarro (Irakaslea)

Babesa agertu dutenen zerrenda hazten ari da eta aukera dago zerrenda osatzeko: euskaldunok.m22@gmail.com