« Jolasaren bitartez gure seme-alabek euskara eskolatik kanpo ere erabiltzea lortzen da ».

« Haurrek euskara bizipen positiboekin lotzen badute euskaraz bizitzeko aukerak handitzen dituzte ».

Nafarroako Topagunea 948 330868

larunblai@topagunea.eus

 

 

Larunblaik haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, eskolatik kanpo beraien arteko harremanak euskaraz izatea. Aisialditik eta horretarako bereziki formatutako hezitzaile talde  baten laguntzarekin egiten dugu lan.

Aisialdia ongizatearekin, dibertsioarekin eta jolasarekin lotzen dugu, eta hori dugu oinarri, jolasen eta dinamiken bidez, haur eta gazteen harremanen hizkuntza ohituretan eragin lagunartean euskara izan dadin komunikazio bide.

Beti ere euskara oinarri eta ardatz, berdintasuna, aniztasuna, ekologismoa eta gainerako baloreak ere lantzen dira urtean zehar egiten diren saioetan.

Euskara lagunak egiteko, jolasteko, eta sentitzeko modu bat da. Ez galdu aukera!

« Haurrek euskara bizipen positiboekin lotzen badute euskaraz bizitzeko aukerak handitzen dituzte ».

Antsoain, Eguesibar eta Aranguren ibarreko udalek eskaintzen eta finantzatzen duten zerbitzu bat da Larunblai. Antolakuntza eta kudeaketa Nafarroako Topagunearen ardurapean da, 2017tik programaren sustatzailea dena lurralde honetan. Larunblaik Nafarroako Gobernuaren diru laguntza ere jasotzen du.