Euskaltzaleen Topaguneak, Oñatiko Herri Curriculuma lantzeko eta garatzeko, proiektuaren kudeaketaz arduratuko den teknikaria kontratatu behar du.
Lanpostuaren zereginak:
Oñatiko historia eta ondarearen transmisioa belaunaldiz-balaunaldi bermatzeko, Herri Curriculuma lantzea eta garatzeko bere ardurapean egongo dira:
- LHko lehenengo ziklorako ikas materiala sortzea; hau da ikasturte bakoitzerako ikas unitate bat egitea
- Proiektua sozializatzea, programan parte hartuko duten herritarrekin harremana (norbanako zein talde) koordinazioa eta jarraipena egitea.
- Programari dagozkion txosten, memoria…eta abarrak egitea.
- Proiektuan parte hartuko duten lan talde ezberdinak koordinatzea.
Lanposturako profila:
Oinarrizko eskakizunak
- Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak (Diplomatura, Gradua, Lizentzia) proiektuaren gaiarekin zerikusia duten arloak lehenetsiko dira (magisteritza, pedagogia,…)
- Hezkuntza formaleko ikasmaterialaren (unitate didaktikoak) antolakuntzan, sorkuntzan eta produkzioan eskarmentua.
- Egitasmoen komunikazioaren diseinu, koordinazio eta kudeaketa lanetan ezagutza eta eskarmentua i
- Euskara ondo menperatzea (EGA Titulua edo baliokidea)
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna
- Taldeak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna
Baloratuko da
- Oñatiarra izatea edo eta Oñati herriaren gaineko ezagutza zabala edukitzea (baliabideak, zerbitzuak, herrigintza…)
- Oñatiko herriaren ondareari buruzko ikuspegi orokorra
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
- Gidatzeko karneta eta autoa
Lan baldintzak
- Lanaldi erdiko jarduna (4 ordu).
- Iraupena: 2017/01/09tik bi urteko iraupena (lehengo hiru hilabeteen ostean egindako lana baloratu eta jarraipenerako aukera aztertuko da).
Curriculumak aurkeztea
- Posta elektronikoz bidaliko dira: kudeaketa@topagunea.org helbidera.
- Abenduak 7a baino lehen. Elkarrizketak egingo dira, abenduak 12 eta 16a bitartean