Laburbira 2019: martxoak 18tik apirilak 17ra herriz herri

Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena eta zirkuitua beraien herrian izatea nahi dutenek, otsailaren 7ra arte dute eskaera egiteko aukera.

Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak:  

  • Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)
  • Shell phone (Miren Mujika)
  • Zapatak (Irati Murua)
  • Ama  (Josu Martinez)
  • June (Arantza Ibarra)
  • Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)
  • Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)
  • Erroak (Ane Zuazubiskar)
  • Handiak eta txikiak  (Laida Ruiz)

Film guztien  fotogramak, sinopsiak, egileen berri,  hemen duzue.

Laburbira herriz-herri

Laburbirak, 2018an, hemen eta euskaraz sortutako laburmertraiak  erakutsi zituen honako 29 herrietan:

Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, London, Usurbil, Sondika, Paris, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, València,  Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.

Beraien herrietara Laburbira ekarri nahi dutenek eskaerak egiteko aukera dute otsailaren 7ra bitarte, honako kontaktuetan: leire@topagunea.eus 674345756