Kultur Errotaren 19. edizioak eskaintza berrituarekin aurrera darrai

Kultur errotaEuskal sortzaileen lana kulturgune txikietan taularatzeko eskaintza berria martxan jarriko du berriz ere Kultur Errotak. Aurten ere, Kultur Errotaren 19. edizio honetan, Euskaltzaleen Topaguneko kide diren tokian tokiko elkarteek 150 kulturgile eta kalitate handiko 165 ikuskizun dituzte aukeran, 23 nobedade tartean.

Ekainaren 10etik ekainaren 26ra bitartean Euskaltzaleen Topaguneko bazkideek emanaldi eskariak egiteko epea zabalik izango dute. Hemeretzigarren edizioko 2.epealdian, irailetik abendura bitartean, taularatu nahi dituzten ikuskizunak aukeratu eta eskaera orria bete baino ez dute eskaintza berezi honetaz baliatzeko.

Nobedadei dagokionez, hainbat artisten lan berriak daude aukeran: Borja Estankona kantautorea, Maialen Errotabehere, Nizur Tazuneri, Bakelite, Oihan Vega-ren bakarrizketa, ATX teatroa, Sudurkeriak Taldearen haur dantzaldia, Akelar taldearen magia ikuskizuna, Trokolo Teatroa, Amaia Elizagoien ipuin kontalaria, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen “Baga Biga Higa” proiektua….

2015.urteko lehenengo hilabeteetan 22 elkartek parte hartu dute Kultur Errotan, 48 emanaldi antolatu ditugu guztira. Egitasmoaren sorreratik euskal artisten 2.500 emanaldi inguru antolatu ditugu. Eskaintza anitza bezain aberasgarria tokian tokiko kultur programazioa osatzeko.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu oihane@topagunea.org / 94 621 51 16 (Oihane)