Soziolinguistika archivos - Page 5 sur 6 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  13/09/18
TopaEguneko egitarauak aukera anitz eta ezberdinak izango ditu Soraluzera hurbilduko diren lagun guztien gozagarri. Tartean liburu aurkezpen bat ere izango da, aurki argitaratuko den liburu baten aurkezpena, hain zuzen. Jon Sarasuak « Hiztunpolisa » liburua argitaratuko du Pamiela argitaletxeqren eskutik. Irailaren 28an, eguerdiko 12etan, Soraluzeko Herri Antzokian aurkeztuko du egileak berak liburua. Aukera paregabea euskararen, euskal hiztun […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/14
Amaitu berri dira Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta Oarsoaldean burutu diren hizkuntza-ekologia jardunaldiak. Bost saio izan dira guztira, bakoitza eskualdeko herri edo barruti batean eta guztiak formatu ezberdinarekin. Izan ere, helburu nagusia gaia gizarteratzea izan da eta horretarako aukera ezberdinak eskaini dira jardunaldien baitan: hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak eta baita gosari-tertulia bat […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/11
Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, hizkuntza-ekologiari buruzko jardunaldiak burutzen ari dira Oarsoaldeko herrietan. Ekainaren 4an eman zitzaien hasiera Oiartzunen “Ekologistak gara, hizkuntza ekologistak” hitzaldiarekin. Beste bi egunetan Pasai Antxon eta Trintxerpen izan dira ekitaldiak, eta bakoitzean gaia bera eta norberaren hizkuntza ohituren gaineko hausnarketak bideratzeko tailer bana eskaini da. Guztira 52 lagunek hartu dute parte dagoeneko jardunaldietan, eta kopuru […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/06/03
Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, hizkuntza-ekologiari buruzko jardunaldiak burutuko dira oarsoaldean ekainaren lehen bi asteetan zehar. Azken aldian euskalgintzan indarra hartzen ari den gaia izanik, ikuspegiberri honek euskararen normalizazio prozesuan egin ditzakeen ekarpenak zabaltzea da jardunaldi hauen helburua, munduko bio-aniztasuna babesten den moduan, hizkuntza eta kultura aniztasuna ere babesteko beharrean oinarrituta. Ekainaren 4an […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/15
Ekaina hitzordu interesgarri batekin iritsiko da Euskara Elkarteen Federaziora. Izan ere, Soziolinguistika klusterrak hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko metodologiaren garapenaren aurkezpena eginen du ekainaren 8an, Topagunearen Andoaingo bulegoan. Saioa doakoa izango da, eta izen emate epea ekainaren 5a arte egonen da zabalik. 80. hamarraldian martxan jarri zirenetik behaketa bidezko ahozko hizkuntza-erabileren neurketek ibilbide aberats eta emankorra […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  11/11/03
Alt Penedés-eko Torrelavit herrian ospatu zuen urriaren 22an Tallers per la llengua erakundeak bere lehen hausnarketa jardunaldia. Hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa honetan Tallers per la llenguako hainbat kiderekin batera Euskal Herriko eta Galiziako zenbait gonbidatu egon ziren eta Topaguneko ordezkari Mikel Ozaitak ere parte hartu zuen, Emun eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariekin batera. Tallers-en jardueran garrantzia […]