Soziolinguistika archivos - Page 2 sur 6 - Topagunea

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren aurkezpena
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/05
Abenduaren 17an aurkeztuko da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, Donostiako protokoloa. Jakina denez, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak 1996an Bartzelonan onartutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala izango du oinarri eta berau garatzeko sortu da. Europako hainbat gizarte eragilek azken urtean zehar egindako lanaren emaitza izango da abenduan Donostiako Kursaal jauregian aurkeztuko den Protokoloa. Izan ere, Bartzelonako Deklarazioa bultzatu […]
Europako hizkuntza-aniztasunaren Foroa Donostian
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/05
Donostiako Kursaal jauregian ospatuko da abenduaren 15 eta 16an Europako hizkuntza-aniztasunaren foroa, Donostia 2016 eta Unesco Etxeak elkarrekin antolatu duten jardunaldia. Honela diote antolatzaileek foroaren aurkezpenean: Europan 24 hizkuntza ofizial daude, eta, horiez gain, Europar Batasunean 90 « eskualde-hizkuntza » edo « hizkuntza gutxitu » daude. UNESCOren datuen arabera, 30 hizkuntza inguru galtzeko arriskuan daude (Report on Endangered European […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/10/20
Soziolinguistika Klusterrak agerkari digital berria sortu du, hamabostean behin soziolinguistikaren inguruko berriak zabalduko dituen buletin digitala. Hamabostekari honek soziolinguistikari buruzko azken albisteen, ikerketen, liburuen edota jardunaldien berri emango du, besteak beste, eta nolabait egunean egoteko aukera eskainiko du. Lehen zenbakia jadanik sarean dago eta ondoko loturan dago hurrengoak posta elektronikoz jaso ahal izateko formularioa.
Irailaren 23an, hizkuntza txikien arteko mahaingurua
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/08
Tosta herrixkaren baitan, “Europako hizkuntza gutxituak elkarrizketan” mahai-ingurua izango da Errenterian. Eguna: irailak 23, ostirala Ordua: 17:00 Lekua: Xenpelar Etxea Tosta osatzen dugun zazpi hizkuntza komunitateetako kideen arteko topaketa irekia izango da. Bertan, hizkuntzen errealitatea ezagutu eta erronka komunei buruz aritzeko tartea egongo da. Mahai-ingurua euskarara itzuliko da.
Udarako irakurgaiak (2016)
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/07/22
Aurreko urteetan ere egin izan dugun legez, askorentzako oporraldia hastear dagoen honetan, zenbait irakurgai proposatu nahi dizkizuegu. Mendian, hondartzan edo herrian lasai jarri eta irakurtzeko egun aproposak dira hauek, beraz, horra zenbait ideia:   Sutondoko kontuak (Txerra Rodriguez, autoedizioa) Derioko Tximintx elkarteko kide eta Emun aholkularitzako lankide den Txerra Rodriguezek 2015aren bukaeran argitaratu zuen Sutondoko […]
Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren gaineko hitzaldia Elgoibarren, apirilaren 25ean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/13
Berrikasi eta Berrikusi gogoetaren gaineko hitzaldia antolatu du Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak apirilaren 25ean, astelehena, Elgoibarko Kultur Etxean. Saioa arratsaldeko 7etan izango da. Udazkenean egindako aurkezpen saioak amaitu arren, tarteka Berrikasi eta berrikusi gogoetaren gaineko mintegi eta hitzaldiak antolatzen jarraitu du Topalabe taldeak eta Elgoibar izango da hurrengo hitzordua. Jakina denez, azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa […]