Sentiberatzea archivos - Page 8 sur 20 - Topagunea

Zubideiak: bizikidetzari euskararen eta aniztasunaren ikuspegitik heltzeko
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/03
Maiatzaren 7an, larunbatean, burutuko da Zubideiak Gune Irekia: Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen? Galdera horretatik abiatuko da elkarrizketa soziala, hamaika ikuspegi entzun eta adierazi nahi dituena aldi berean. UPV/EHUren Bizkaiko Campusean izango da (Irakasleen unibertsitate eskolan, Leioan), 09:30etik 18:00etara. Oraindik izen ematea zabalik dago. Gai nagusiarekin lotuta, « Euskara, aniztasuna eta bizikidetza », […]
Sophie Stephenson artista eskoziarra gurean izango da bost astez
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/02
Tosta proiektuaren baitan, Sophie Stephenson Eskoziako dantzari eta musikaria Euskal Herrira etorriko da datorren ostegunean. Errenterian izango du egonaldia, ekainaren 10era arte, eta tarte horretan Euskal Herriko kultur komunitatean murgilduko da; besteak beste, Kukai dantza taldeko kideekin batuko da, Jalgi jaian egongo da eta Topagunea gertutik ezagutuko du. Bertako abestiak eta erritmoak eta Eskoziako dantza […]
Oñatin egingo da Auzoko egitasmoaren 3.jaia
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/28
Oñatin elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Maiatzaren 28an izango da zita, goizeko 11:30etan hasita. Jaia baina, herritar guztiei zabalik egongo da eta horretarako, adin tarte guztietara egokitutako egitaraua osatu da. Euskara erdigunean jarrita, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ezagutzeko aukera emango du jaiak. Aurreko bi edizioen arrakasta ikusita, aurten ere […]
Euskararen Kriseilua etxetik etxera dabil Dima eta Gatikan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/15
Hasi du bere ibilbidea Euskararen kriseiluak. Etxez-etxe pasako da hurrengo asteetan: Dima eta Gatikako 150 familiak kriseilua hainbat egunetan etxean zaintzeko aukera izango dute. Zer dakar kriseilua etxean hartzeak? Bi eginkizun izango dituzte etxean kriseilua hartzen duten familiak: Sua zaintzeaz arduratu beharko da familia, horixe izango da lehenengo egitekoa. Etxekoen artean sua eta euskararen zaintza […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/13
Hanna Lantho hizkuntzalari finlandiarra elkarrizketatu zuten aurrekoan Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Lanthok ikerlan bat egin berri du, Bilboko euskaldunen artean gertatzen den ‘code-switching’ edo hizkuntza nahasketari buruz. Euskañolari buruz, alegia. Besteak beste, erdaldun elebakarren ‘euskararen inposizioari’ buruzko diskurtsoaz galdetu zioten Lanthori elkarrizketaren une batean. Hizkuntzalariak ingelesezko esaera batekin erantzun zuen: « Pribilejiatua izateko ohitura duzunean, berdintasunak […]
Bore da Galesetik!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/04/08
Uxue Arzelusek Tosta egonaldiaren berri eman digu Galesetik: « Badira 2 aste honera iritsi nintzela eta hainbeste gauza ikusi ondoren hilabeteak dirute. Euskal Herriarekin antza asko duten paisaiak ikusi ditut, bertsolaritzarekin alderatu genezaken poesia inprobisatuko leihaketa batean izan nintzen, eta haien etxeetako ateak ireki dizkidaten pertsona ugari topatu dut. Film laburrerako zenbait elkarrizketa ere egin ditut, […]