Sentiberatzea archivos - Page 4 sur 20 - Topagunea

Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/29
Kutxa Ekogunean ospatu da Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 5. edizioko finala. Ginkanaren finalean orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Urko Aristi kazetariak gidatuta, aurtengo edizioko azken lau probak aurrez-aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu […]
Arabako gazte euskaltzaleen topaketa egingo da urtarrilaren 28an
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/19
Arabako gazte euskaltzaleak bilduko dira urtarrilaren 28an egun osoz Gasteizen egingo den “Arabarra, gaztea eta euskaltzalea. Bai, eta zer?” topaketan. Topaketaren helburua da Arabako kuadrilla ezberdinetako gazte euskaltzaleak bildu eta kuadrilletan antolatzen dituzten euskararen aldeko ekimenen berri trukatzea. Deialdi zabala egin zaie Arabako gazte euskaltzaleei. Izan ere, Araban badago euren euskaltasunaz harro egoteaz gain, euskararen […]
Euskararen Ginkanaren bosgarren edizioa azken txanpan
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/16
Urtarrilaren 3an hasi zuen bidea bosgarren urtez Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen duen Euskararen Ginkanak. Izaera anitzeko 27 taldek hasi zuten 3.000 euroko saria lortzeko lehiaketan ibilbidea eta astez aste probak burutzen joan dira puntuak lortu eta finalera iritsi ahal izateko. Euskaraz eta euskararekin dibertitzea da Euskararen Ginkanaren helburua. […]
Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/03
2016ko abenduaren 2an jokatu zen, Oihaneder Euskararen Etxean,Gasteizko Euskararen Ginakanaren 2.edizioko finala. Hurrengo bideoan daude bilduta egun hartako irudiak, gazteen esanak eta abarrak. On egin!
Gudariak taldeak irabazi du Gasteizko Euskararen Ginkana
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/12/02
Finala Oihanederren burutu da gaur, 11:00etan hasita eta lehen saria “Gudariak” taldeak irabazi du; 800euro ikasbidaiarako edo bonosaritan. Guztira 74 talde hasi ziren ginkanan (304 gazte) eta haietarik 33 heldu dira ginkanako internet bidezko 6 probak egitera. Final handira, berriz, puntu gehien bilduak zituzten lau taldeak. Ez da, ez, meritu makala! Hona hemen finaleko sailkapen […]
Euskararen Ginkanan parte hartzeko azken aukera
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/11/29
Abenduaren 3an amaituko da Euskal Herriko Euskararen Ginkanaren 5. edizioan izena emateko aukera. Egun horretan abiatuko da euskararekin eta euskaraz gozatzeko aukera ematen duen lehiaketa. Lehiaketa Ekoguneak antolatzen du, Azkue Fundazioaren babesarekin. Ginkanaren bosgarren edizio honek Hizkuntza praktika ekologikoak du gai nagusi, eta ginkanak dituen bi faseak (internet bidezko lehiak eta urtarrilaren 28an ospatuko den […]