Sentiberatzea archivos - Page 19 sur 20 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  11/11/03
Alt Penedés-eko Torrelavit herrian ospatu zuen urriaren 22an Tallers per la llengua erakundeak bere lehen hausnarketa jardunaldia. Hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa honetan Tallers per la llenguako hainbat kiderekin batera Euskal Herriko eta Galiziako zenbait gonbidatu egon ziren eta Topaguneko ordezkari Mikel Ozaitak ere parte hartu zuen, Emun eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariekin batera. Tallers-en jardueran garrantzia […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  11/02/23
Urtarrilaren 25ean Durangoko Elkartegian antolaturiko jardunaldia erronka polita izan da Topaguneako kideontzat. Izan ere, hizkuntza anitzeko testuinguruan euskarak izan duen eta izan beharko lukeen tokiari buruz hausnarketa elkartrukatzeak garrantzi handia izan du guretzat. Jardunaldian parte hartu duten 80 lagunentzat ere jorratu beharreko gaia dela argi geratu da. Euskaldunon Elkarteotako kide, euskara teknikari, immigrazio teknikari, erakundeetako […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  11/01/12
  Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak   “Euskara aniztasunean” jardunaldia antolatu du Urtarrilaren 25ean, Durangoko Landako Elkartegian. Egoera soziolinguistikoa aldatu egin da. Hizkuntz aniztasun errealitate baten aurrean gaude, eta egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz  hausnarketa bultzatzea du helburu jardunaldiak. Izan ere, gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren denborak atzean geratu dira, hizkuntza ugari […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/10/06
Kataluniako Plataforma per la Llenguak sentiberatze kanpaina berria abiatu du. Kanpainaren helburua, TELP edo Zergatik Ez taillerren haritik, hizkuntzaren bueltan egunero suertatzen diren egoeren eta gure jokaeren inguruan pentsaraztea da. Horretarako, sei bideo prestatu dituzte, labur-laburrak eta beti ere tono umoretsuan, denak ere oso gomendagarriak. Hona, esaterako, Catalans Anònims izenekoa:
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/22
“Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko metodologiaren garapena” eskuliburua aurkeztu du Topaguneak gaur, ekainaren 22an Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiko ekitaldi aretoan. Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du. Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko eremu sozioekonomiko ezberdinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia du oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak eta Iñaki Eizmendik, ebete zerbitzuetako arduradunak, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/06/15
Bat gatoz guztiok: euskaldunak gara eta euskaraz bizi gara… ahal dugun punturaino gutxienez. Baina, noraino eusten diogu euskaraz bizitzeko gure gogo horri? Inguruko erdaldunek ez euskaldunek noraino dute gure hizkuntza aukeraren berri? Noraino eusten diogu gure hautu horri? Horren inguruko gogoeta bultzatzeko asmoz, ZERGATIK EZ izeneko motibazio saioa sortu du Topaguneak. Bertan, hizkuntzekiko ditugun harreman […]