Non classifié(e) archivos - Page 3 sur 6 - Topagunea

LABURBIRA, film laburren zirkuitoa, 30 herritara iritsiko da aurtengo edizioan.
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/02/23
2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, 30 herri bisitatuko ditu bere XIX edizioan. 9 film laburrekin osatutako bilduma aparta da aurtengoa. Denetarikoa, eduki zein estiloz; gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta bikain hau otsailaren 25etik apirilaren 4ra bitartean egongo da ikusgai. Info osoa: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/
Mintzalagunok egunpasa Durangon!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/11/17
  Bi urteren ostean, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. Abenduaren 1era arte eman daiteke izena herri bakoitzeko dinamizatzailearen bitartez edo hemen.   Elkar izugarri bota dugu faltan, ohituta gaudelako urtean zehar txoko baten edo bestean elkarrekin MintzaPoza praktikatzera; dela Mintzatxotx, dela Mintza Eguna, direla ekintza bateratuak, […]
Imanol Artola, Felix: “Besteengan eragiten espezialista gara, baina gure barruak goxatzeko ere baliagarri izan behar dira euskara elkarteak”
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/10/30
Tolosaldeko Galtzaundi euskara taldean dihardu Imanol Artola Arretxe Felixek, aktibazio proiektuetan, besteak beste. Aurtengo udaberrian Galtzaundin dagoen kezka bati erantzunez eta Hiznet graduondokoaren sakontze lanaren baitan, estres linguistikoa pairatzen dutenak ahalduntzeko ikerketa egin du. Titulu iradokigarria jarri dio lanari, gainera: Euskahalduntze taldeak sortzen: tokian tokiko euskara elkarteen zeregin berria?   Gemma Sanginés izan du gidari eta […]
VI. Benito Ansola Sariak baditu finalistak!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/10/27
Gaur eman dira ezagutzera euskarazko ikus-entzunezkoen VI. Benito Ansola Sariko finalistak.   Hiru finalistek azaroaren 26an defendatu beharko dute bakoitzaren proposamenak, Lekeitioko 44.Euskal Zine Bileraren barruan. Sariaren irabazlea azaroaren 27an iragarriko da. Saridunak 3.000€ko ordainsaria jasoko du. Durango, 2021/10/27. Gaur eman dute ezagutzera VI Benito Ansola sarian finalista suertatutako lan eta egileen zerrenda. Orotara, 8 […]