Komunikabideak archivos - Page 3 sur 19 - Topagunea

[Iritzia] Kalera ateratzeko eta aktibatzeko garaia
By Euskaltzaleen Topagunea  /  04/05/2022
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/21
Azken asteotan albiste on asko izan ditugu toki komunikabideen alorrean. Alde batetik, Ttipi-Ttapa aldizkariak eta Xorroxin Irratiak erran.eus agerkari digital berria sortu dute, Nafarroako Mendialdeko albisteak bertan jasotzeko. Agerkari berriaren sorrerarekin, Ttipi-Ttapak eta Xorroxin Irratiak haien edizio digitalak bertan bateratu dituzte, baliabideak optimizatzeko aurrerapauso handia eginez. Bestalde, asteon bertan aurkeztu dute Azkoitian maxixatzen.eus agerkari berria. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/06
Otsailaren 2az geroztik, Iruñerriak badu tokiko telebista berri bat, euskaraz hutsez: 1997an Baztan inguruan sortutako Xaloa Telebistak LTDan emititzeko lizentzia jaso zuen 2013an, Iruñerrian emititzeko. 2014ko azaroan TOKIKOMek, Topaguneak eta Udalbiltzak abiatutako diru-bilketa kanpainari esker, emititzeko tresneria instalatzeko behar zituen 50.000 euroak batu ostean, Xaloa Telebista otsailaren 2an hasi da emititzen Berriozarren duen egoitzatik, eta […]
Berrikuntza ugari tokiko hedabideetan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/22
Ez dakigu krisiaren bukaeraren kopla hori egia ala gezurra zen, baina azken asteotan mugimendu asko ikusten ari gara tokiko hedabideen munduan. Albiste pozgarriak denak ere. Topagunetik, bihotzez espero dugu denek ere ibilbide ezin oparoagoa izatea: Araban ARABAKO ALEA astekari berriari eman berri diote ongi etorria. Arabako euskarazko astekaria Gasteizko GEU Elkarteak, Goienak eta Berria taldeak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/19
Nafarroako 12-18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da #hankazgora!, euskara esperientzia positiboekin lotu eta gazteen artean sormena bultzatzeko helburua duena. Izan ere, lehentasunezkoa da Topagunearentzat gazteekin lan egitea, euskararen berreskurapenean paper garrantzitsua jokatzen baitute. Horregatik izan nahi ditugu bidelagun, prozesuan protagonista. Eta bidea egiteko, gazteen egunerokoan txertatu diren sare sozial eta teknologia berriak erabili […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Azken txanpan da Iruñerriko euskarazko telebista martxan jartzeko diru-bilketa kanpaina. Oraindik helburua lortzeko ekarpen gehiago jasotzea falta da eta hurrengo 10 egunetan azken bultzada emateko eskaria egitera gatozkizue. Dakizuenez azaroan ekin zion Xaloa Telebistak, Topagunea, Tokikom eta Udalbiltzaren babesarekin diru-bilketa kanpainari. Lizentzia lortu ondoren, 50.000 euro behar ditu beharrezko azpiegitura martxan jarri eta emititzen hasteko. […]
65.000  “ALEA” ereinda, 2015ean uzta oparoa
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, urtarrilaren 16tik aurrera, Araban, astero kaleratuko den ALEA aldizkari euskaldunaren “0 alea”ren banaketa masiboa egin zen. 65.000 ale banatzea zen erronka eta lortu genuen!! Arabako eragile desberdinen elkarlanari esker ALEA Arabako hamaika txokotara heldu zen! Kuadrilla guztietan banatuta (Zuian , Aiaraldean, Añanan, Lautadan, Arabar Errioxan, Trebiñun eta Mendialdean) lurraldeko 40 […]