Komunikabideak archivos - Page 17 sur 19 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/10
ETB3n interneti buruz diharduen Nick dut Nik saioak tartea eskaini zion atzokoan GOIENA komunikazio kooperatibari. Besteak beste, eskualdeko euskara elkarteek osatzen dute kooperatiba, tokiko informazioa paperean, telebista, irrati zein internete bidez lantzen dituena. Iban Arantzabalek eman zituen haren inguruko azalpenak.  
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/07/22
Azkoitiko Maxixatzen herri aldizkariak erredaktorea behar du irailetik aurrera aldizkarian aritzeko. Baloratuko da: Eskualdekoa izatea Ingurua ondo ezagutzea Kazetaritzan eskarmentua izatea Hautagaitzak abuztuaren 7rako bidali beranduenez, hedabideen lan poltsaren bitartez edo zuzenean maxixatzen[abildua]topaguea.org helbidera, « ERREF.: MAXIXATZEN » argi adierazita
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/07/22
  Euskarazko tokiko telebistek badute bere txokoa sarean. Horrela, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiako zenbait eskualdetan hainbat urtetan telebistok egindako lana hedatu egingo da euskaldunak dauden txoko guztietara. Izan ere, ezaguna da tokiko telebista hauetako bakoitzaren jarduna bere eskualdean, baina eskualdez gaindi tokiko telebista sare bat badagoela eta eduki ugari sortzen dituela erakutsi nahi du egitasmo […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/29
Bortziriak-Malerrekako Ttipi-Ttapa komunikazio egitasmoak Ohorezko Aipamena jaso zuen joan den larunbatean Andoainen banatu ziren Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien XXI. edizioan. Besteak beste, tokiko hedabideen alorrean aitzindari izatea, etengabeko berrikuntza eta inkonformismoa, eta egoera zailei irtenbidea bilatzeko ekimena nabarmendu zituen epaimahaiak Ohorezko Aipamena Tttipi-Ttapari emateko orduan. Saria Ttipi-Ttapa Fundazioko lehendakariak, Pello Apezetxeak, eta kudeatzaileak, Joxemanuel Irigoienek […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/17
Orio eta Aiako Karkara hamaboskariak 20 urte bete ditu aurten, eta ezin esan adinak kalte egiten dionik. Urteurrenarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz AZTIKER enpresaren bidez egin duten irakurleen gaineko azterlanak erakusten duenez, aldizkaria sasoi betean dago eta, Idiazabalgo ALDAIZE, Elgoibarko BARREN, Eibarko …ETA KITTO! eta Txorierriko AIKOR! aldizkariek bezalaxe, irismen eta onarpen maila ezin hobeak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/15
Iaz Aikor! eta …eta Kitto! aldizkariek hasitako bideari jarriki, Elgoibarko Izarra kultur elkarteak BARREN astekariari buruzko ikerketa egin du. Batetik, BARREN astekariaren irakurleen perfila ezagutzea zen helburua, eta, bestetik, herritarren iritziak jaso nahi izan ditu elkarteak. Lan hori egiteko 15.000 euroko diru-laguntza eman dio Eusko Jaurlaritzak elkarteari. Ikerketa lanak hiru zati izan ditu: Lehenengoan idatzizko […]