Irudienea archivos - Page 5 sur 23 - Topagunea

Abian da DemaS.A deman parte hartzeko deialdia
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/09/23
Urte osoan zehar herriz-herri euskaraz egiten diren laburmetrai lehiaketatan (24-48 orduko edo 24 ordutako edo gutxiagoko formatua dutenak) finalista geratu direnen finala da DemaSA. Sortzaile amateurrentzako Durangoko Azokan erakusleiho bat izateaz gain, DemaSA topaleku ere bada beraien artean elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta harreman berriak sortzeko. 2019ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako, DemaS.A ren bigarren […]
Irudieneak euskal ikus-entzunezko lanen erakusleihoa izan nahi du
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/09/16
Irudienea ikus-entzunezkoen plazan izena emateko epea zabalik dago irailaren 16tik urriaren 14ra. Euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaile amateur nahiz profesionalen lanen erakusleihoa izan nahi du Irudieneak eta urtero modura 54. Durangoko Azokako gune honetan lanak aurkeztu ahal izango dira. Aurtengo edizioa abenduaren 5a eta 8a artean egingo da, Durangoko zineman.  Esan bezala, izen-ematea zabalik dago euskarazko ikus-entzunezkoak aurkeztu […]
35 herritan eskainiko dira Laburbira zirkuituaren film laburrak
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/02/15
Martxoaren 20an jarriko da martxan Laburbira 2019, aurtengo film laburren zirkuitua. Laburbiraren hamaseigarren edizioa bederatzi film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak. Askotariko gaiak eta genero ezberdinak uztartuko ditu aurtengo eskaintzak; maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena. […]
Laburbira 2019: martxoak 18tik apirilak 17ra herriz herri
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/01/21
Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena eta zirkuitua beraien herrian izatea nahi dutenek, otsailaren 7ra arte dute eskaera egiteko aukera. Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak:   Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez) Shell phone (Miren Mujika) Zapatak (Irati Murua) Ama  (Josu Martinez) June (Arantza Ibarra) Hotzean garbitu […]
Irudienea: euskarazko ikus-entzunezkoen aberastasuna denen esku
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/11/20
2018an sortutako ikusentzunezkoak aurkeztuko dira eta 2019an estreinatuko diren batzuk ere plazaratuko ditugu Irudienean, abenduaren 5etik 9ra, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00etara, Durangoko Zugaza zineman. Denen eskura jarriko ditugu Irudienean web serieak, esketxak, animaziozko filmak, aurkezpenak, umeentzako zinea, dokumentalak, aurre estreinaldiak eta tailerrak. Ikusi aurtengo programa, aukeratu zure gustuko emanaldi edo ekimenak eta etorri!   Bizipenak […]
Kameratoia 2018:  24 ordutan eta Lekeition lo egiteko aukerarekin
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/07/08
Badator Kameratoia 2018 ikus-entzunezkoen rallya! Uda luzeagoa eta adrenalina gehiago nahi dugulako, aurten txankletetan bizitzeko moduko Kameratoia antolatu dugu. Izen ematea irailean zabalduko den arren, uztailean gatoz iragartzera: hortzak luzatzeko moduko plana delako eta plazak mugatuak izango direlako. Euskal Zine Bileraren 41.edizioa zabalduko du ikus-entzunezko rallyak eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzea aurreikusten […]