Iritzia archivos - Page 3 sur 4 - Topagunea

Enbido handira!
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/04/14
Urko Aristi (TOKIKOMeko lehendakaria) Eskubaloi jokalarien antzera, guk ere pilota gure eskutan dugu. Inoren atean gola sartzearekin tematu baino, partidua irabazi nahi dugu. Laisterkarien moduan, guk ere helmuga argi, abiapuntuan indarrak neurtu, eta azken sprinteak barrukoak hustu behar ditugu. Apirilaren 25ekoa izango da, gure maratoi honen abiapuntu eta helmuga. Mugarria. Euskararen alde izerdi patsetan aritzen […]
Euskaltzaleon auzotik
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/05
Gertutik, hurbiletik bizi ditugun esperientzia eta harremanek arrastoa uzten digute, harremanak globalak diren garaiotan oraindik ere gertutasunetik eragiteak badu indarra. Helburu handiak gertuko ekimen eta proposamenekin ere lantzen dira eta hortaz aspaldi konturatu ginen herriz herri biltzen garen eragileak. Euskaltzaleok antolatuta gertutik gauzatu izan dugu euskaraz bizitzeko hautua beti, guneak sortuz, espazioak eraikiz, harreman sareak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/11/22
Globalizazioa Oso urte gutxitan planetakoak bihurtu gara. McLuhanen iragarpen famatua orain ulertzen da, 50 urte beranduago. Mundua herrixka bat da, lehen guztiz exotiko zitzaizkigun parajeak eta errealitateak orain hurbilekoak ditugu. Handitu egin da munduarekin partekatzen duguna eta higatu berezkoaren esparrua.   Identitatea Aurreko joerak berak piztu du beste bat orekatzailea: erabat uniforme izateari uko egin […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/05/03
NABARRA aldizkariak elkarrizketa egin dio Nafarroako Topagunea koordinatzen duen Oskar Zapatari, nafar euskalgintzak maiatzaren 15ean Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean deitu duen manifestazioaren harira. Hona Oskarrek elkarrizketa horretan egindako adierazpenetako bat: <!– –> Nafarroan bizi dugun egoera ederki jasotzen du ordea:  Gobernuak hartu duena ez da aldarrikapen zehatz  politiko batzuen kontrako jarrera, ez,  hori baino […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/02/08
Kaguenka! bukatu genuen 2009. urtea Topagunekook, euskalgintzako beste hainbat eragilek bezala: haserre, irainduta, nazkatuta… Hau da, toxinaz beteta. Nahikotxo hitz egin da euskarazko hedabideek merezi ez duten tratuaz, euskaraz zein erdarazko Euskal Herri osoko hedabideetan. Hauxe da gertatu denaren gainean egin dezakegun irakurketa positibo bakarra: alde batetik, hainbat enteratu dira existitzen garela eta egituratu samar […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/01/25
Imanol Epelde zarauztarrak hausnarketa gordin eta ausarta utzi du bere blogean eta ZuZeu.com-en, euskarazko hedabideen ezaugarrietaz. Ados egon zein ez, gogoeta egiteko abiapuntu ona da testua bera zein jasotako erantzunak.