Hizkuntza politika archivos - Page 5 sur 6 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/29
Euskaraz bizi nahi dut from Kontseilua on Vimeo.   Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak. Maiatzaren 15ean izango da, Iruñean, arratsaldeko 18:00etan, Golem zinemetatik abiatuta. Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideekin batera 80 bat lagunek egin zuten. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etengabe. Une honetan 1.600 atxikimendu bildu dira ekimenerako sortutako blogaren bitartez. Atxikimenduen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/04/23
Topagunearen Zuzendaritza Batzordeko kide ohia den Urko Aristik ere deia egin du Nafarroako euskalgintzak maiatzaren 15erako deitutako manifesatzioan parte hartzeko. Gogoratu atxikimendua erakusteko auklera ere badagoela manifestazioaren inguruko bloga erabiliz. Urko Aristik maiatzak 15eko manifestaziora deialdia egin du from Kontseilua on Vimeo.
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/24
Nafarroako euskaldunak gorriak ikusten ari dira azken boladan. Duela bi urte luze Nafar Gobernuak Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua sortu izanak itxaropena piztu zion bat baino gehiagori, baina praktikan, hura sortu zenetik gero eta oldarkorragoa Sanzen Gobernuak euskararen kontra daraman politika. Horren aurrean, Nafarroako euskalgintzako eragileek bat egin eta manifestazio deialdia egin dute maiatzaren 15erako. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/03/23
Nafarroako euskalgintzako 100 bat ordezkari bildu ziren atzo arratsaldean Iruñeko Baluarte Jauregian, Nafarroako Gobernuak euskararen kontra daraman politika salatu eta Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Era berean, aldarrikapena publiko egiteko manifestazioa iragarri zuten, datorren maiatzaren 15erako. Deialdian salatu dutenez, ulertezina da Nafarroako Gobernua nola ari den euskaldunon kontra. Modu bereziki bortitzean ari da azkenaldian. Euskarazko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/30
Urtebeteko elkarrizketa prozesuaren ondotik, Euskarabidea – Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendari kudeatzaile Xabier Azanzak joan den astean iragarri zuen era publiko eta ofizialean, Nafarroako Gobernuak zentimo bat ere ez diela emango Nafarroako euskarazko hedabideei. Uztailean hitz emandako kopurua, 240.000 euro, hezkuntza alorreko azpiegituretan hibekuntza lanak egiteko behar omen dira, eta horri eman dio lehentasuna Alberto Catalan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/18
Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Horren bidez, “euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini”, azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Kontseiluak 2007ko irailean ekin zion egitasmoaren antolaketa eta diseinu orokorrari […]