Elkarteak archivos - Page 5 sur 25 - Topagunea

Ekainaren 12an Tipi-Taupa jaia Gatikan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/03
Zazpi hilabete pasa dira, ziztu bizian, Tipi-Taupa ekimena aurkeztu zenetik Gatikan. Azaroaren 15ean iragarri zen zenbait ekintza egingo zirela euskarari bultzada berria emateko, eta mugimendu bizia izan da geroztik herrian: Otsailean landatutako euskararen zuhaitza indartsu dago; Euskararen Kriseiluari, euskararen suari, hauspoa eman diote Gatikan, etxez etxe. Gogoeta prozesutik bi talde aktibatu dira Gurasolagun programa sortzeko […]
Kalean da Hitz Machine, Euskarriak proiektuko hiztegi-makina
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/26
Donostiako Autobus geltokian jarri berri dute HITZ MACHINE, euskarazko eta beste 50 hizkuntzetako hiztegitxoak inprimatzen dituen hiztegi-makina. Bagera elkarteak eta Donostia 2016k elkarrekin aurrera daramaten eusKarriak proiektuaren baitan jaio zen egitasmo hau, eta Hirikilabsen instalazioetan herritar talde batek diseinatu eta garatu du makina hiru hilabetean, M-Etxea kolektiboko bi kideren gidaritzapean. Hiztegietarako datu-basea Topaguneak sortutako Hiztegitxoei […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/26
Ospakizun bikoitza dago Diman asteburu honetan. Ostiralean, Abizarie euskara alkartearen aurkezpena egingo da arratsaldean zehar herrian egingo diren hainbat ekintzaren bidez. Euskararen jaia ospatuko dute Dimako euskaltzaleek eta parte hartzeko aukera ere izango dute nahi duten guztiek: zumba saioa, herri kirolak, bertsolariak, karaokea eta kantu zein jai giroa. Larunbatean, berriz, Euskararen Kriseiluaren jaia ospatuko da. […]
Ermuan bagara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/24
Ermuko euskaltzaleek harrotasunez eta indarrez hartuko dute maiatzaren 28an herriko plaza. Duela urtebete Euskal Birusa euskaltzaleen elkartearen ekimenez abiatutako gogoetak herriko euskaltzaleen saretze berri bat martxan jartzea ekarri zuen. Hilabeteak joan dira eta maiatzaren 28an 12 ordu eta erdiz euskarak eta euskaltzaleek herriko erdigunea hartuko dute. Egunak egitarau trinkoa izango du, baina egitarautik harantzago, herritar, […]
Bagera.eus berria martxan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/02
« 25 urte umore ona zabaltzen » esaldiarekin agurtzen gaitu Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bere bagera.eus webgune berrituan. Aurten beteko ditu 25 urte Donostiako euskaltzaleen topaguneak eta beste hainbeste urtez « Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizia eman » helburuarekin lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute aurkezpenean. Egitasmo interesgarri ugari ditu martxan Bagerak eta merezi du webgunetik osteratxo bat egiteak!
Guraso berritsu tailerrak Soraluzen
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/14
Soraluzeko guraso euskaltzaleen batzordeak ekimen interesgarria jarri du martxan otsaila eta apirila bitartean, euskararen transmisioa lantzeko « guraso berritsu » tailerrak hain zuzen. Iñaki Eizmendik zuzendutako hiru tailer dira egitasmoaren ardatza eta lehen saioak burutu dituzte jadanik. Euskararen ikasketa prozesuan gurasoak seme-alaben bidelagun izan daitezkeela azaldu eta horretarako tresnak ematea da tailerren helburua. Horretarako 5 eta 9 […]