Aktibazioa archivos - Page 12 sur 13 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/17
Egun hauetan izan dugun beroak uda ate-joka dugula gogorarazi digu. Eta eguzkiaren urtaroarekin batera, Euskal Herria Zuzenean festibala ere hemen digula ohartarazi nahi izan digu. Ekainaren 29tik uztailaren 1a bitarte, Europako festibalzaleen begiak Heletan (Nafarroa Beherean) jarriak egonen dira. Urteak dira Topaguneak bertan parte hartzen duela, eta aurtengoan ere Euskal Herriko egutegiko egunik garrantzitsuenetarikoan egoteko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/15
Gunea eguna ospatuko da datorren larunbatean, maiatzaren 19an, Azkoitian. Egitarau zabala antolatu da egun horretarako, goiz eta arratsalderako. Euskaldunon elkarteetako kideen artean esperientziak trukatzea da eguneko zutabe nagusia eta egitarauaren zati handi bat hartuko du horrek. Euskaldunon elkarteek eta beste elkarte euskaltzale batzuek sustatutako 22 egitasmo interesgarri aurkezteaz gain Topagunean eta euskaldunon elkarteen mugimenduan etorkizunerako […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/02
GUNEA EGUNA Euskara elkarteen Topaguneak topa egun bat proposatzen dizu.   Topo eta topa egiteko eguna. Euskaldunon elkarteen mugimenduko lagunok batu, batzuk besteengandik ikasi eta guztion artean lortzen ari garena ospatzeko eguna.   Indarguneak indar egun bihurtuko ditugu. Kultur egitasmo herrikoi arrakastasuenak ezagutu, aisialdiko ekarpen berrien inguruan gogoetatu, hedabideen artean eredu berri eta interesgarriak trukatu. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/03/21
gunea, truke gunea, jaigunea, arnasgunea, bilgunea, solasgunea, elkargunea, auzolan gunea, indargunea, sorgunea, topagunea, euskal gunea,… Maiatzaren 19a aukeratu dugu, Azkoitia izango da gure topagunea egun horretan, lehenengo gunea eguna ospatzeko. Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren eguna izatea nahi dugu, elkarteotako kideak elkarrekin egon, ideiak trukatu, elkarrengandik ikasi, auzolanean aritu eta jai-egun bat ospatzeko baliatu nahi dugun eguna. […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  11/11/03
Alt Penedés-eko Torrelavit herrian ospatu zuen urriaren 22an Tallers per la llengua erakundeak bere lehen hausnarketa jardunaldia. Hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa honetan Tallers per la llenguako hainbat kiderekin batera Euskal Herriko eta Galiziako zenbait gonbidatu egon ziren eta Topaguneko ordezkari Mikel Ozaitak ere parte hartu zuen, Emun eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariekin batera. Tallers-en jardueran garrantzia […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/12/14
2010eko azaroaren 13an eta 20an, Gasteizko Artium-en, Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak izan ziren.  Jardunaldietan emandako hitzaldi guztein bideoak sarean daude dagoeneko, denontzat ikusgai.   EGITARAUA:   HARRERA Jokin Larrañaga (Arabako Foru Aldundiko Euskara Foru Zebitzua) eta Jasone Mendizabal(Topagunea)   MINTZALAGUNA EGITASMOAK « Sareak josiz » Rozio Luces, Getxoko EGIZU elkartea              Arabako esperientziak: Ane Pedruzo eta Naroa Cuesta. […]