Aisialdia archivos - Page 29 sur 31 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/11/03
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako SISTEMA  izeneko dokumentua landu du. Azken hilabeteetan (2009ko martxotik aurrera) Foru Aldundia proposamen hau haur eta gazte eragileekin kontrastatzen dabil. Topaguneak Gipuzkoako Euskara Elkarteentzako SISTEMA proposamenaren aurkezpena egitea eskatu die Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei. Argibideak zuzenean jaso eta aurkezpenaren ondoren Euskara Elkarteek haien ekarpenak egin eta zalantzak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/19
Erandiko Berbots Euskara Elkarteak duela gutxi arte Bordatxu gaztelekua kudeatu izan du. Elkartearen biltegian Gaztelekuan erabiltzen zuten hainbat material gordeta dute. Material hori gordeta eduki ordez, beste euskara elkarteren batean esku utzi eta erabilgarri egitea erabaki dute. Futbolina, ping-pong-na eta bestelako material interesgarria eta berria da. Horiek eskuratzeko interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan.
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/13
ARGIA.COM webgunean bideo-erreportajea argitaratu dute aste honetan Euskal Graffitigintzaren inguruan. Hainbat graffitigile euskaldun ez ezik, Sonia Perez Anguera Topagunearen Haur eta Gazte Saileko arduraduna ere elkarrizketatu dute erreportajea egiteko. Topaguneak antolatzen duen Spraikadaren inguruko azalpenak ematen ditu Soniak jarraian ikus dezakezuen bideoan.
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/21
Haur eta gazte ekintzak antolatzeko orduan hainbat dira kontuan hartu behar diren arauak. Horiek hainbat lege eta dekretuetan biltzen dira. Lege eta dekretu horietako garrantzitsuenak www.topagunea.org webgunearen dokumentazio atalean dituzue ikusgai. Ondokoak dira, atal horretan kontsultarako dauden araudiak: Akanpadei buruzko Nafarroako dekretua Aisialdiko ekintzen gaineko Euskal Autonomi Erkidegoko dekretua Haur eta gazteen babeserako Euskal Autonomi […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/07/20
ETBko informatiboetan Spraikadari buruzko piezatxoa emititu zuten igandean. Galdu zenutenik, hemen duzue ikusteko aukera:
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/07/18
Kostata, baina epaimahaiak erabakia hartu du jadanik. Hauek dira SPRAIKADA ’09, Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketaren irabazleak. Hiru sariak Gasteizera joan dira azkenean: : 3. SARIA (900€): Urak dakarrena urak daroa (FRIKUNO – GASTEIZ) 2. SARIA (1.200€): Mutriku kolorez blai (OJODEKUERVO eta KAPONE – GASTEIZ) 1. SARIA (1.500€): Rage eta Kerosekin Mutriku salbu dago (RAGE […]