Jolasa baino gehiago jardunaldiak egingo dira Gasteizen

“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea.

jolasabainoHiru helburu nagusirekin antolatu dituzte jardunaldiok Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak, GEU elkartearen laguntzarekin:

-Ume eta gaztetxoen aisialdian zein euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta  aisialdi, kultura edo euskara elkarteetako kide eta udal teknikariak elkartzea.

– Gasteizko egoera eta aukeren gainean gogoeta partekatzea.

– Aurrera begirako elkarlanerako aukerak eta lehentasunak denon artean identifikatzea.

Jardunaldiak Gasteizen aurkeztu berri den Oihaneder Euskararen Etxean izango dira eta bi egunetan hitzaldi eta esperientzien aurkezpenek ardaztuko dute egitaraua.

 

Azaroak 15, larunbata

10.00 Harrera eta aurkezpena

10.15 ARRUE proiektua: Euskara eta erabilera. Eskolaren mugak. Iñaki Jauregialtzo. Gasteizko Berritzegunea

10.45 “Euskararen transmisioaren bide berriak”. EHU. Ikus-entzunezkoa

11.05 Taldekako hausnarketa eta lanketa

11.25 Denok elkarrekin: taldeetan hitz egindakoa partekatu

12.00 ATSEDENALDIA

12.30 Gasteizko esperientzia arrakastatsuen gakoen bila:

  • Gasteizko Bertso Eskolak. Arabako Bertsozale Elkartea
  • Haurrentzako zinema eta tailerrak. Euskharan Elkartea
  • Udako ikastaroak. Gaztedi Rugby Taldea
  • Eskolaz kanpoko ekintzak eta Barnetegi Txikia. Amezti Txiki Guraso Elkartea
  • Igandeak Jai. GEU elkartea

13.15 Zer beste egin daiteke Gasteizen? Taldekako lanketa eta elkarlanerako proposamenak

13.45 Jardunaldien bigarren saioaren azalpena eta parte hartzeko gonbidapena.

13.50 Amaiera ekitaldia

 

Azaroak 25, asteartea

18.30 “Banaka edota elkarrekin, guztiok gara eragile”. Iñaki Eizmendi. Ebete
19.00 Gasteizko aisialdi euskalduna aberasten. Beharrak eta aukerak. Talde lana
19.45 Zertan dabiltza Gasteiztik kanpo? Esperientzia baliagarriak

  • Iruñeko Karrikaluze Elkartea
  • Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea
  • Getxoko Egizu Elkartea
  • Durangoko Berbaro Elkartea

20.15 Gasteizko aisialdi foroaren aurkezpena. Alex Vadillo. Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua

 

Jardunaldiak irekiak eta doakoak dira eta ez dago, aldez aurretik, izena eman beharrik. Hala ere, antolakuntza kontuak ( gelak, materiala, hamaiketakoa,..)  ahalik eta ondoen egin ahal izateko, eskertuko genizueke zuen parte hartzeko asmoaren berri  guri ematea jolasabainogehiago@gmail.com helbidera idatziz.