Xabier Erize

 

Xabier Erize (1955) soziolinguista Filologian Doktorea da (EHU, 1997). Dokotorego-ondoko espezializazioa egina du EEBBetan (Seton Hall University, South Orange, NJ) (1999). Halaber, unibertsitate-aditu tituluak ditu Enpresaren Zuzendaritza Nagusian (2012) eta Portaera Organizatiboan (2014). Irakaslea da Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondokoan (EHU) 2000an sortu zenetik gaur egun arte. Euskaltzain urgazlea da eta, halaber, Euskararen Nafar Kontseiluko kidea.

HITZALDIA

 

Nafarroako euskal herritarren aldetik, gaztelaniaz funtzionatzen duten nafar herritarrekiko hurbiltasuna landu nahi bada, gako nagusi bat herritar hauen nahi eta emozio linguistikoak galdetzea, ezagutzea eta kontuan hartzea da. Kontua ez da gaztelaniaz funtzionatzen duten herritar horiek “konbentzitu” edo “erakarri” nahi izatea haien motibazioak aintzat hartu gabe.

Aurkezpenak atal hauek izango ditu: gaiari buruzko lanen aurrekariak eta testuinguru soziolinguistikoa; batzuen eta besteen ikuspegiak diskurtsoen azterketatik abiatuta; gaztelaniaz bizi diren nafar herritarrei galdetzea; eta, azkenik, ondorioak eta eztabaida.