Azken aldian euskalgintzan indarra hartzen ari den gaia izanik, ikuspegiberri honek euskararen normalizazio prozesuan egin ditzakeen ekarpenak zabaltzea da jardunaldi hauen helburua, munduko bio-aniztasuna babesten den moduan, hizkuntza eta kultura aniztasuna ere babesteko beharrean oinarrituta.
Ekainaren 4an hasi eta 13ra bitartean, hitzaldi, tailer eta aurkezpenen bidez, herritarrak hizkuntza-ekologiaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi dira.
Egitaraua
• Ekainak 4, asteartea. Oiartzun. Udaletxeko pleno aretoa, 18:30:“Ekologistak gara, hizkuntza-ekologistak” Hitzaldia eta berriketa.
• Ekainak 5, asteazkena. Pasai Antxo. Pasai Antxoko ikastola. 18:30:“Zergatik ez?” Norberaren hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa tailerra.
• Ekainak 6, osteguna. Trintxerpe. Alkateordetza. 18:30: “Ecología lingüística” Charla abierta para acercarnos a la realidad del euskera.
• Ekainak 12, asteazkena. Errenteria-Orereta. Xenpelar Etxea, 18:30: “Euskalgintza Oarsoaldean: hizkuntza komunitatearen babesa” Eragileen aurkezpenak.
• Ekainak 14, ostirala. Lezo. Lezoko ikastola, 10:30: “Zein ekarpen egin dezake hizkuntza-ekologiak gure eskualdean?” Gosari tertulia.
Informazio gehiago hizkuntzaekologia@topagunea.org helbidean