Euskararen Kriseilua Gatikan eta Diman

Euskara biziberritzeko ekimen bana ari dira gauzatzen Gatikan eta Diman 2015-16 ikasturtean, Topagunearen laguntzaz. Tipi-Taupa izena hartu duen ekimenak jarduera ezberdinak izan ditu barneratuak, sentsibilizazioa, aisialdia eta transmisioari lotutakoak denak. Horietako bat izan da apirilean abiatu dugun Euskararen Kriseilua.

Tipi-Taupa iazko irailean abiatu eta jadanik hasi da ekimenean ereindako hazia fruituak ematen: Diman euskara elkarte bat aurkeztuko da maiatzaren bukaeran; Gatikan, berriz, Gurasolagun programa eta herriko komertzioetan eragiteko lan talde bat sortu dira.

Egindako gogoeta prozesu parte hartzaileetatik sortu dira kimu berri horiek Gatikan eta Diman. Eta euskara biziberritzeko ekimenaren baitan, beste bi ekintza ere gauzatuko dituzte ekainera bitarte: Guraso eta haurrentzako tailerrak eta Euskararen Kriseilua zaintzea familiaz familia.

 


kriseilualogoEuskararen erabileraz etxean hausnartzeko

Guztira Dimako eta Gatikako 150 familiek zainduko dute, hilabete eta erdian zehar, Euskararen Kriseilua. Jadanik etxe askotan izan dute eta batez ere txikientzat bizipen berezi-berezia izan da. Hiruzpalau egunez arduratzen da familia bakoitza Euskararen Kriseiluaren sua zaintzeaz, horrela etxekoen artean euskararen erabileraren inguruko hausnarketa presente izanaz. Beste egiteko bat ere izaten dute familiek Kriseilua etxean duten bitartean: familiako auto-diagnosi ariketa bat egitea, etxean dituzten hizkuntza praktikei buruz. www.kriseilua.eus orrian sartuta egiten da, eta bertan proposamen batzuk ere egiten dira etxean euskararen erabilera handitzeko.

 

 

Diman Euskararen Kriseilua jaia

Maiatzaren 28 goizean egingo dute Diman euskara biziberritzeko ekimenari amaiera borobila emateko jaia. Horretarako, ipuin kontalari eta ilustratzaile baten emanaldia izango da  lehendabizi eta gero familian gozatzeko tailerrak: Musikoterapia, Eraikuntza eta sormen tailerra, zirkoa eta graffitia.

 

IMG-20160512-WA0004 IMG-20160512-WA0006 IMG-20160512-WA0007 IMG-20160512-WA0008 IMG-20160512-WA0009 IMG-20160512-WA0010 IMG-20160512-WA0011