Eskualde zirkuitua Aiaraldean

Laudioko Basalarrina, Aiarako Hogeitalau eta Amurrioko Aspaltza euskara elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera, formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute Aiaraldean, datozen asteotarako. 2012ko Udaberriko kultur zirkuitu honek azken lau urteetan elkarteek antolatu dituztenen ezaugarri, eta helburu berberak ditu.

 

Hala euskara elkarteen nola Topagunearen beraren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da, eta hori lortzeko, besteak beste, Kultur zirkuituak antolatzen dituzte elkarlanean. Formatu txikiko baina kalitate handiko kultur ekitaldiak antolatuz, hiru helburu lortu nahi dituzte elkarteek: herrietako euskarazko kultur eskaintza aberastea, euskaldunei elkartzeko eta euskaraz une atsegina konpartitzeko aukera eskaintzea, eta, azkenik, euskal kulturgileen sorkuntza hedatu eta ezagutaraztea.

Egitarauari dagokionez, zazpi emanaldik osatuko dute zirkuitua, lau ikus entzule helduei zuzendutakoak eta beste hiruran umeengan pentsatuta antolaturikoak. Parte hartzeko prest? Ondoko dokumentuan egutegi zehatza eta ikuskizunen laburpenak aurki daitezke. (Egin klik irudiaren gainean handiago ikusteko)