Erandioko hormak, graffitiz josita

Graffitigileak, jo ta ke

Egun osoa eman dute pintatzen Erandiora Euskal Herri osotik inguratu diren graffitigileak, SPRAIKADA ’08, EUskal Herriko V. Graffiti Lehiaketaren buruz burukoan. Hormak bakarrik ez, auto bat ere kolorez bete dute arratsalde partean, eta musikarako zein dantzarako tarterik ere ez da falta izan.

Lehiatzeko tartea amaitu egin da honezkero, eta orain epaimhaikideen txanda da. Gutxi barru jakingo dugu zeintzuk diren aurtengo graffitigilerik onenak. Informazio gehiago, Spraikadaren webgunean.