Gau Beltza

Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, iluntzean, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa.

Irailaren 21ean Eibarren UEUrekin elkarlanean antolatutako ikastaroan aurkeztu zen baliabide kutxa eta geroztik www.gaubeltza.eus webgunean jasota daude antzeko ospakizuna antolatu nahi duen edonorentzat baliagarria izango den materiala.

Baliabide kutxan eta webgunean ondoko baliabideak aurkitu daitezke:

Nondik dator Gau Beltza?

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere. Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; gaua, beldurra, gozokiak, gauez lagunekin ateratzea, mozorroak… Gaztetxoenentzat erakargarritasun handia duten elementuak bateratzen dituzte jai hauek.

Bizipenak aldatu egin dira eta, honekin batera, jaiak eta tradizioak. Hauek iraungo badute, gaurkotasunera egokitzen direlako izango da; eta horrela ari da zabaltzen Gau Beltza Euskal Herrian. Berreskurapena bezain beste, ospakizunaren berrinterpretazioa edo birsortzea ari da izaten: antzinakoak kontuan hartuta, guretik ari gara Gau Beltza ospatzen, gaur egungo ikuspegitik ematen dizkigun aukerak eta erakargarritasuna baliatuta.  

Itzalitako kalabazen berpiztea (2018) lan etnografikoan, urriaren 31 iluntzean egiten diren ospakizun berriak aztertu eta jaso dituzte Jaime Altuna eta Josu Ozaita antropologoek. Oinarri bat izan da lan hau ondoren egindako prozesurako eta baliabide kutxa egiteko.

Proposatutako ospakizun ereduan garrantzia berezia hartu dute egiteko moduak eta landu nahi diren balioek. Euskara, komunitatea, gazteen protagonismoa, naturarekiko harremana, berdintasuna, genero rolak apurtzea eta tokian tokiko ohitura eta aukerei egokitua. Horiek dira Euskaltzaleen Topagunetik landu nahi izan diren balore eta ezaugarrietako batzuk.

Euskaltzaleen Topaguneak sortu ditu baliabideen kutxa eta www.gaubeltza.eus webgunea, Kutxa Ekogunea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuaren babesarekin.

Compétences

Posté le

21/11/2019

Poster le commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *

30 + = 38