Botanika ibilbideak Sakanan

Kima Euskara Taldeak BOTANIKA IBILBIDEAK antolatu ditu. Udaberrian sartu garen honetan horretarako garai egokia delakoan gaude. Altsasuko toponimoak ezagutzeko antolatu ditugun ibilbideen esperientzia positiboa eta gero, gure herria hobe ezagutzeko beste urrats bat ematea erabaki dugu. Toki izenak alde batera utzi eta inguruan dugun landarediari erreparatuko diogu oraingoan.

Ibilbide botanikoak. KartelaToponimia ibilbideen antzera, botanika ibilbideak ere Altsasun barna eginen dira eta herria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera emanen dute. Hau da, inguruan ditugun hainbat landare eta zuhaitzen berri jasotzeko aukera aparta izanen dira ibilaldiok: non sortzen diren, haiei buruzko xehetasunak eta beste. Ibilbide bakoitzean bi ordu inguru emanen dugu, egoeren arabera luzatu daitekeelarik. Herri gunetik gertu izanen dira.

Altsasuko landare ohikoenak ezagutzeko aukera aparta izanen da. Horregatik gonbitea luzatzen diegu landare eta zuhaitzetan interesa duten pertsonei eta baita familiei ere. Haurrek gurasoen laguntzaz Altsasu eta bere inguruak beste modu batera ezagutzeko aukera izanen baitute paseo horietan.

Botanika ibilbidean parte hartu nahi dutenei, aldi berean, eskertuko genieke web orriaren bidez izena ematea. Aurreneko botanika ibilbidea maiatzaren 16an izanen da.

Informazio gehiago elkartearen webgunean.

 


Â