Badator BATBIRALAUren bigarren edizioa

BATBIRALAU KARTEL OROKORRAIazko esperientziak izan zuen harrera onaren ondoren, gaur bertan aurkeztu da Iruñean BATBIRALAU, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren bigarren edizioa. Zirkuituak formatu eta kalitate handiko lau emanaldi hurbilduko ditu Nafarroako lau herritara, publiko eta gustu ezberdinak asetzeko modukoak. Besteak beste, KEROBIA laukoteak hartuko du parte BATBIRALAUn, « Materia organikoa eta gainerakoak » bira ixteko kontzertu bereziarekin. Honako hau da BATBIRALAU 2008ren egutegi zehatza:

Azaroaren 29an, larunbata, 20:00etan, Artikako Kultur Etxean
KEROBIA. “Materia organikoa eta gainerakoak” lanaren azken kontzertua eskainiko du  Irun?eko laukoteak, zenbait gonbidatu bereziren laguntzaz

Abenduaren 5ean, ostirala, 18:00etan, Agoizko Kultur Etxean
TXAN MAGOAren ikuskizuna. Magoak “artxila, mortxila” hitz miragarriak esan eta, trikimailu artean, euskararen magia erakutsiko die ume zein gurasoei. 

Abenduaren 12an, ostirala, 20:30ean, Mutiloagoitin, Aranguren Ibarreko Kultur Etxean
TXALO PRODUKZIOAK: Gro?nholm Metodoa antzezlana. Multinazional batean, exekutibo plaza bat betetzeko azken lau hautagaiak gela batean bildu dituzte, hautaketa prozesuaren azken probak egiteko. Lehen ikusian kosta egiten da sinistea lanpostuari dagozkion probak direnik, hain dira absurduak.

Abenduaren 19an, ostirala, 20:30ean, Tafallako Kultur Etxean

PATXI ZUBIZARRETA, IBAN GARATE, MIKEL LOSADA, JOSERRA SENPERENA: “Mundua lo dagoen bitartean”. Patxi Zubizarreta idazleak zuzendutako performance honetan, ahotsak, musika, literatura eta irudiak uztartzen dira. Ikuskizun literarioa izateko jaio zen lan hau liburu
formatura ekarri eta egunotan aurkeztu du Txalaparta argitaletxeak
.